Dokumentuaren akzioak
Albisteak
Euskadiko Folklore Balet Nazionala
Euskal Folklore Balet Nazionala sortuko du Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailak. Baleta osatzeko dantzari, musikari, jantziteria eta atrezzo arduradun, dantza maisu, argiztaketa eta soinu teknikari eta laguntzaile lan-postuak betetzeko deialdia egingo da.
Kondharian Eibarren
Juan Antonio Urbeltz-ek sortutako "Kondharian" ikuskizuna Eibarko Astelehena pilotalekuan aurkeztuko da datorren abenduaren 15ean,gaueko 22.30etan. Dantza tradizionaletik abiatuta dantza, ipuinak, mitoak, musika eta argi eta jantziteria berezia biltzen dira Kondharian-en.
Damian Muñoz Bilbo eta Donostian
Damian Muñoz-ek "Las mentiras del entusiasmo" lana erakutsiko du datozen egunotan Bilbon eta Donostian.
Dantza Euskal Ikasketen XV. Biltzarrean
Eusko Ikaskuntzak antolatu duen "Euskal Ikasketen XV. Biltzarra"ren 4. sailean Literatura eta antzez arteak zertan diren aztertuko da. Azaroaren 28an Literatura eta Musika aztertuko dira, 29an Dantza, Antzerkia eta Bertsolaritza, eta 30ean Zinea. Beraz, dantzari dagokiona, 29ko egitaraua bildu dugu hemen:
Folklorea Euskal Ikasketen XV. Biltzarrean
Eusko Ikaskuntzak "Euskal Ikasketen XV. Biltzarra" antolatu du Donostian, azaroaren 28, 29 eta 30erako, eta jorratuko diren gaien artean dantzari lotutakoak ere daude.
Juan Mari Zurutuzari omenaldia
Juan Mari Zurutuza, txistulari beasaindarra, bihotzekoak emanda hil da. Beasaingo Ostadar taldeak, hainbat urtetan kide izan duten txistularia omendu nahi dute, eta horretarako antolatuko duten ekitaldia osatzeko talde desberdinen partaidetza eskertuko lukete.
Irungo aurresku txapelketa
Kemen Dantza Taldeak, Irungo Udalaren laguntzaz, Irungo hamaikagarren Gipuzkoar erako Aurresku Txapelketa antolatu du.
"Arkaitz Añorgako Dantzariak" liburua
Añorgako "Arkaitz Añorgako Dantzariak" taldeak liburu bat argitaratuko du taldearen 75. urteurrena dela eta. Liburuaren aurkezpena, abenduaren 21ean, Santo Tomas egunean, Rezolak ireki berri duen zementu museoan izango da, eguerdiko 12.00etan.
Euskal dantza ikastaroa Bartzelonan
Euskal kultura Katalunian ezagun egiteko helburuarekin "Euskal Herria al CAT" ekitaldia antolatu du Centre Artesá Tradicionárius elkarteak. Musika izango da jaialdiaren ardatza nagusia baina dantzarako tartea ere izango da.
Nafarroako Mutxikoaren Eguna
Iparraldeko Euskal Dantzarien Biltzarrak Nafarroako Mutxikoaren Eguna ospatuko du azaroaren 11an, Heleten. Mutxikoak dantzatzeko Nafarroa Behereko modua bultzatu eta indartzea da asmoa eta beraz urtero ospatuko dute Nafarroako Mutxikoaren Eguna.
Dokumentuaren akzioak