Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Albisteak 625 € falta dira Cerverako ezpata-dantzarako ezpatak erosteko

Dokumentuaren akzioak

625 € falta dira Cerverako ezpata-dantzarako ezpatak erosteko

2016/07/26 09:10
625 € falta dira Cerverako ezpata-dantzarako ezpatak erosteko

Ball d'Espases de Cervera.

Europako ezpata-dantza zaharrenetakoa berreskuratzeko asmotan dira Katalunian, eta babesle arrunten ekarpenak biltzen ari dira horretarako. 2000 € behar dituzte ezpatak erosteko eta gertu dira helburutik, Verkami plataforman jarrita duten eperako 13 egun faltan 1375 € lortu baitituzte dagoeneko. Guztira 4000 €-ko aurrekontua du ezpata-dantzak berreskuratzeak, erdia ezpatetarako eta beste horrenbeste jantziak egiteko. 625 € falta dituzte beraz ezpatak erosteko.

Europako ezpata-dantza zaharrenetakoa

Angel Vallverdu ikertzaileak bildutako datuen arabera, Europako ezpata-dantza zaharranetakoa izan daiteke Cerverakoa, horren inguruko aipu zaharrenak 1411koak baitira.

1411 Ball d'Espases de Cervera
Corpus Chirsti-ren antolaketari buruzko 1411ko agiria, ezpata-jokoa, "lo joch de les spases" aipatzen duena. Arxiu Comarcal de la Segarra, Ball d'Espases de Cervera.

Hiru mendez dantzatu zen ezpata-dantza Kataluniako herri honetan, eta azken aldiz 1724an egin zela aurkitu du Vallverduk. 1714an gerra galdu eta Espainiaren menpe geratu ondoren, errege Borbondarrek debekatu egin zituzten ezpata-dantzak eta horrela galdu zen Cerverako ezpata-dantza. Beste 300 urte pasata, ezpata-dantza berpizteko asmotan dira Cerverako dantzariak.

Informazioa: Ball d'Espases de Cervera (Verkami)

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.