Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Albisteak Arrangoitze dantzan jarriko da igandean Mutxikoen Egunarekin

Dokumentuaren akzioak

Arrangoitze dantzan jarriko da igandean Mutxikoen Egunarekin

2021/10/07 09:10
Arrangoitze dantzan jarriko da igandean Mutxikoen Egunarekin

Mutxikoen Eguna, Arrangoitze, 2007. Argazkia: Iñaki Zugasti - Dantzan CC-BY-SA

Igande honetan, urriak 10, 42. Mutxikoen Eguna antolatu dute Arrangoitzen Herri Uzta jaialdiaren baitan. Goizeko 11:00etan ekingo zaie dantza-jauziei Ezpeletako txarangaren eta gaita luzearen doinuen eta erritmoen laguntzaz. Gorputza mugituta goizean zehar, bazkarian indarrak hartu eta arratsaldean dantza ikuskizunez gozatzeko aukera izango da: Kautere Balleten Kabalet eta Tio Teronen Semeaken Festamentua. Eguna, Kiki Bordatxoren dantzaldiarekin biribilduko da.

Herri Uztaren azken txanpa da igandeakoa; baina asteburu osoan hainbat dantza ekitaldi izango dira. Igandeko Mutxikoen Egunaz gain, larunbatean, Uztaritzen izango da zita: 11:30ean mutxikoak dantzatzeko aukera Erdizka taldearekin eta arratsaldean Tio Teronen Semeaken FreshCool eta Bilakaren Distantzian ikusgarriak.

Herri Soinu elkarteak antolatzen duen Herri Uzta kultur Festibala martxan da irailaren 30etik urriaren 10era, Uztaritze, Arrangoitze, Miarritze eta Senperen. Hitzaldi, kontzertu edota dantza emanaldien eskaintza aberatsa izan da azken astean, eta Mixel Labegerie olerkaria, kantaria eta politikaria omentzeko baliatu nahi izan da aurtengo edizioa. 

Ekitaldietara bertaratzeko beharrezkoa izango da pase sanitarioa.

 

Herri Uzta 2021: asteburuko egitaraua

Urriak 8 ostirala: Uztaritze

  • 18:00 Xabier Itzaina eta Pako Aristiren mintzaldia ‘Michel Labeguerie olerkaria, kantaria, politikaria, Hegoaldetik eta Iparraldetik ikusita’. Non. Latasa Gela
  • Ondoren, Michel Labeguerie-ren errepertorioko kantaldia, partaidetza Uztaritzen Kantuz.

Urriak 9 larunbata: Uztaritze

• 10:00 Animazioak karrikan.

• 11:30 Hiribehereko pilota plazan, Mutxikoak Erdizka Taldeak animaturik.

• 16:30 Hiribehereko pilota plaza Tio Teronen Semeaken FreshCool eta Bilakaren Distantzian ikusgarriak.

Urriak 10 igandea: Arrangoitze, 42. Mutxikoen Eguna

• 11:00 Mutxikoak Ezpeletako Txarangarekin, Gaita Luzearekin. Eszena irekia musikariei.

• 13:00 Jatekoa bertan Ikastolaren sustenguz.

• 16:00 Kautere Balleten Kabalet eta Tio Teronen Semeaken Festamentua ikusgarriak.

• 18:00 dantzaldi tradizionala Kiki Bordatxo . Sartzea urririk.

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.