Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Albisteak Kabalkada ospatuko da Makean 40 urte eta gero

Dokumentuaren akzioak

Kabalkada ospatuko da Makean 40 urte eta gero

2016/08/01 05:15
Kabalkada ospatuko da Makean 40 urte eta gero

Kabalkada Lekornen, 2014. Argazkia: Josu Garate - Dantzan.eus CC BY-SA

40 urteko etenaldiaren ondoren, kabalkadak ospatuko dituzte Makean. Lehenengo emanaldia abuztuaren 28an izango da arratsaldeko 16:00etan eta bigarrena irailaren 3an, iluntzeko 21:00etan.

Jostakin antzerki taldearen bultzadaz, 140 herritar elkartu eta prestaketa lanei ekin zieten orain dela urte eta erdi. Dantzariak, kantariak, musikariak eta antzerkilariak ari dira lanean. Ez da nolanahiko lana kabalkada prestatzea, horretarako, batzordetan antolatu dira makearrak, eta besteak beste, dantza, antzerki, komunikazio eta jostunen lantaldeak eratu dituzte.

Jostunen lantaldeak badu berezitasunik, izan ere, kabalkadarako prestatutako arropekin Makea-kabalkada-kartelamerkaturatzeko kolekzio bat osatzea pentsatu dute, Bixente fashion Makea izena eman diote. Horrela, arropek makearren sinadura izango dute, bertako modari indarra emanez.

70eko hamakardara arte erregularki egiten ziren kabalkadak Makean. Ganix kontrabandistaren inguruan hainbat kabalkada egin izan dira bertan. Aurten ere, Ganix Antxordoki, Bidarrain jaio eta Makean bizi izan zen kontrabandista dute abiapuntua.

Kabalkada Makean

  • Abuztuak 28, 16:00etan.
  • Irailak 3, 21:00etan.

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.