Dokumentuaren akzioak
Euskal Dantza Tradizionaleko eskolaren XXXVIII. ikastaroan izena emateko epea zabaldu du Bizkai Euskal Folklor Elkarteak
Euskal Dantza tradizionala ikasteko urteroko ikastaroa prest du Bizkai Euskal Folklor Elkarteak. Euskal dantza tradizionaleko eskola urriaren 14ean hasi eta maiatzaren erdialdera bitartean izango da Bilbon eta klaseak astelehen eta asteazken arratsaldetan izango dira. Matrikulazioa epea zabaldu dute Bizkai Euskal Folklor Elkartean eta dantzan jakitea beharrezkoa ez dela argitu dute beraien deialdian.
Euskal Dantza Tradizionalaren XXXVIII. ikastaroa
- Hasiera: 2015-10-14
- Amaiera: 2016-5-11
- Tokia: Autonomia kalea, 44, behea
- Klase egunak: Astelehen eta asteazkenetan
- Orduak: 19:15etik 20:15era edo 20:30etik 21:30era
- Matrikulazioa: Autonomia kalea, 44an. Egunero 19:30etatik 21:30etara.
Informazioa: Bizkai Euskal Folklor Elkartea / sabin@bizkai-elkartea.net
Dokumentuaren akzioak