Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Agenda

Dokumentuaren akzioak

Agenda

Maskaradak 2024

Maskaradak 2024

Noiz: 2024/03/31 09:00
Non: Barkoxe

Urtarrilaren 21ean hasi eta apirilaren 27an bukatuko dira 2024ko maskaradak, Pagolako herritarrek emanak. Guztira 15 emanaldi izango dira urtarriletik apirilera astebururo. Ohitura den moduan lehena eta azkena antolatzaileen herrian izango dira, Pagolan, eta beste 12 herri bisitatuko dituzte, Zuberoako 11 herri eta baita Nafarroa Behereko Donaixti ere.

Maskaradak 2024 Egutegia

  • Urtarrilak 21, igandea: Pagola
  • Urtarrilak 27, larunbata: Ezpeize > Urtarrilak 28, igandea: Ezpeize
  • Otsailak 4, igandea: Iruri Otsailak 3, larunbata: Maule-Lextarre
  • Otsailak 11, igandea: Maule-Lextarre > Otsailak 11, igandea: Iruri
  • Otsailak 17, larunbata: Gamere-Zihiga
  • Otsailak 24, larunbata: Muskildi
  • Martxoak 2, larunbata: Donaixti
  • Martxoak 10, igandea: Ligi-Atherei
  • Martxoak 17, igandea: Idauze
  • Martxoak 23, larunbata: Aloze
  • Martxoak 31, igandea: Barkoxe
  • Apirilak 7, igandea: Larraine
  • Apirilak 14, igandea: Urdiñarbe
  • Apirilak 21, igandea: Lakarri-Altzai
  • Apirilak 27, larunbata: Pagola

 

Maskaradak inauteriak izanik asko du inprobisaziotik, beraz, ordutegiak egunaren arabera izaten dira, bertaratu aurretik ezin jakin ezer segururik. Ohikoena lehen barrikada 9:00-10:00 bitarte hastea izaten da, baina lasai, ordu horretarako ez bazarete iristen goizean zehar beste hiru edo lau bat egiten dituzte herriko hainbat auzunetan. Emanaldi nagusia edo ofizioak, berriz, bazkal ondorenean hasten dira; herriko plazan edo frontoian normalki, eta aterpe, karpa edo biltegiren batean eguraldi txarra badago. Arizaleen mahai buelta zenbat luzatzen den, horren araberakoa izaten da saioa hasteko ordua. Normalki, 15:00-16:00 bueltan, eta hiru bat ordura luzatu ohia da arratsaldeko emanaldia.

Gehiago irakurri

Bolant Eguna

Bolant Eguna

Noiz: 2024/03/31 09:15
Non: Luzaide

Pazko asteburuan Luzaiden Bolant Eguna osaptuko dute. Larunbat arratsez ekingo diote ospakizunari kalejira eta dantzaldiekin, baina iganderako antolatu dituzte ekintza esanguratsuenak. Honela, goizean goizeko gosaritik hasita herriko kaleetan jiran eta dantzan ibiliko dira bolantak Pazko igandez. Hona egitaraua:

Larunbata:

  • 19:30ean: Kalejira herriko karriketatik.
  • 20:30ean: Dantzak herriko plazan eta taloak.

Igandea:

  • 9:15 Kalejira
  • 10:00 Pekotxeta eta Benta auzoetara bisita.
  • 12:00 Dantza ikusgarria Santiago Plazan.
  • 17:00 Arretxe frontoian emanaldia.
  • 21:30 Afari herrikoia.
  • ...

Gehiago irakurri

Berriketan: Arima

Berriketan: Arima

Noiz: 2024/04/05 20:15
Non: Zumarraga, Arizti aretoa

Proiektu hau Euskal Herriaren sustraietan jaio zen. Flamenko dantza eta txalaparta uztartzen ditu. Ttakuna pozez, dantzaren takoneoak txalapartaren kantan edo elkarri xuxurlatzen dioten gitarra eta kexuek osatzen dute ikuskizun honetako elkarrizketen joan-etorria eta sentipena. Ariman txalaparta edo ttakunaren soinuaz gozatu ahal izango dugu, baita alaitasunez egindako takoneoez ere, euskarazko kanta batek lagunduta, eta zortzikoekin batera gitarra eta kexu flamenkoak, lerro artean xuxurlatu eta elkarrizketek gordetzen duten sentimendua marrazten dutenak.
  • Txalaparta: Mikel Aveiro, Aitor Korta
  • Gitarra: Miguel Linares
  • Ahotsak: Eider Elorza, Ángel López de Toro
  • Perkusioa: Adrian Larrañaga
  • Dantza: Askoa Etxebarrieta Lasheras «La Pulga»

Gehiago irakurri

Dantza tailerra: Amatxiren dantzak

Dantza tailerra: Amatxiren dantzak

Noiz: 2024/04/06 11:00
Non: Iruñea, Kondestable jauregia

*Dugunaren 75. urteurreneko egitarauaren barruan.

Apirilak 6, larunbata, 11:00etan Amatxiren dantzak dantza tailerra Patxi Labordarekin.

Duela mende bat Iruñean zer dantza molde egiten ziren azalduko digu Patxi Labordak eta azaltzeaz gain, dantzan jarriko gaitu noski. Tailerra Kondestable jauregiko sala gotikoan izanen da eta edukiera mugatua izanen du. Izen-emate ordena errespetatuko dugu. Telefono zenbaki honetara deituz edo idatziz ematen ahalko duzue izena: 604123785

Gehiago irakurri

Maskaradak 2024

Maskaradak 2024

Noiz: 2024/04/07 09:00
Non: Larraine

Urtarrilaren 21ean hasi eta apirilaren 27an bukatuko dira 2024ko maskaradak, Pagolako herritarrek emanak. Guztira 15 emanaldi izango dira urtarriletik apirilera astebururo. Ohitura den moduan lehena eta azkena antolatzaileen herrian izango dira, Pagolan, eta beste 12 herri bisitatuko dituzte, Zuberoako 11 herri eta baita Nafarroa Behereko Donaixti ere.

Maskaradak 2024 Egutegia

  • Urtarrilak 21, igandea: Pagola
  • Urtarrilak 27, larunbata: Ezpeize > Urtarrilak 28, igandea: Ezpeize
  • Otsailak 4, igandea: Iruri Otsailak 3, larunbata: Maule-Lextarre
  • Otsailak 11, igandea: Maule-Lextarre > Otsailak 11, igandea: Iruri
  • Otsailak 17, larunbata: Gamere-Zihiga
  • Otsailak 24, larunbata: Muskildi
  • Martxoak 2, larunbata: Donaixti
  • Martxoak 10, igandea: Ligi-Atherei
  • Martxoak 17, igandea: Idauze
  • Martxoak 23, larunbata: Aloze
  • Martxoak 31, igandea: Barkoxe
  • Apirilak 7, igandea: Larraine
  • Apirilak 14, igandea: Urdiñarbe
  • Apirilak 21, igandea: Lakarri-Altzai
  • Apirilak 27, larunbata: Pagola

 

Maskaradak inauteriak izanik asko du inprobisaziotik, beraz, ordutegiak egunaren arabera izaten dira, bertaratu aurretik ezin jakin ezer segururik. Ohikoena lehen barrikada 9:00-10:00 bitarte hastea izaten da, baina lasai, ordu horretarako ez bazarete iristen goizean zehar beste hiru edo lau bat egiten dituzte herriko hainbat auzunetan. Emanaldi nagusia edo ofizioak, berriz, bazkal ondorenean hasten dira; herriko plazan edo frontoian normalki, eta aterpe, karpa edo biltegiren batean eguraldi txarra badago. Arizaleen mahai buelta zenbat luzatzen den, horren araberakoa izaten da saioa hasteko ordua. Normalki, 15:00-16:00 bueltan, eta hiru bat ordura luzatu ohia da arratsaldeko emanaldia.

Gehiago irakurri

Liburu aurkezpena: Koloreaga 0.2

Liburu aurkezpena: Koloreaga 0.2

Noiz: 2024/04/08 11:00
Non: Iruñea, Kondestable jauregia

*Dugunaren 75. urteurreneko egitarauaren barruan.

Apirilak 8, astelehena, 11:00etan Koloreaga 0.2 margotzeko liburuaren aurkezpena, Asisko Urmenetarekin

2010 urtean Nafarroako festagileak protagonista zituen Koloreaga, haurrek margotzeko liburua argitaratu genuen. Ordutik itzuli asko eman ditu fandangoak eta hartara, liburua eguneratzeko beharra sentitu dugu. Alde batetik, Euskal Herri osoko dantza ohiturak hartu ditugu aintzat, honako honetan. Bestetik, herri askotan egin dute genero bereizketarik egiten ez duen dantza ereduen alde, eta garapen horren lekukotza egin nahi izan dugu Asisko Urmenetak ilustratutako liburuxka berri honetan. Aurkezpena Kondestablearen jauregiko hitzaldi gelan izanen da.

Gehiago irakurri

Ortzadar: XXXVIII. Folklore Jardunaldiak

Ortzadar: XXXVIII. Folklore Jardunaldiak

Noiz: 2024/04/09 19:00 ${linebreak} 2024/04/13 23:55
Non: Iruñea, Ansoleaga aretoa

Gehiago irakurri

Dantza-solas mintzaldiak

Dantza-solas mintzaldiak

Noiz: 2024/04/12 18:00
Non: Iruñea, Kondestable jauregia

*Dugunaren 75. urteurreneko egitarauaren barruan. 

Apirilak 12, ostirala, 18:00etan Dantza solas Mintzaldiak. Izenburu orokor horren baitan hiru lagun ekarriko ditugu dantzaz solastera, hain zuzen.

  • Batetik, Jesus Ramos dantzari-ikertzaile iruindarra ariko zaigu 500 años de danza en Iruña. Los maestros de danza de Pamplona, función institucional y social izeneko mintzaldiarekin.
  • Bigarrenik, Becky Siegel dantzari eta koreografo estatubatuarrak La danza, el folclore, lo sagrado y lo profano solasaldia eskainiko digu. 
  • Azkenik, Oier Araolaza dantzari eta antropologo eibartarrak entzuten baina dantzan jarriko gaitu Euskal dantza, euskaldunon gorputz hizkuntza hitzaldi praktikoarekin. 


Mintzaldiak Kondestablearen jauregiko hitzaldi gelan izanen dira.

Gehiago irakurri

Dantza tailerra: Greziako dantza tradizionalak

Dantza tailerra: Greziako dantza tradizionalak

Noiz: 2024/04/13 10:00
Non: Iruñea, Kondestable jauregia

*Dugunaren 75. urteurreneko egitarauaren barruan.

Greziako dantza tradizionalen tailerra Xristos Sidiropoulos dantza-maisu greziarrarekin apirilaren 13an eta 14an Kondestable jauregian.

Xristos Sidiripoulosek Greziako dantza moldeetarako hurbilpena eginen digu. Tailer honek bi parte izanen ditu, larunbat eta igandean, eta lau bat orduko iraupena egun bakoitzean. Telefono zenbaki honetara deituz edo idatziz ematen ahalko duzue izena: 604123785


Gehiago irakurri

Dantza eta bertso emanaldia: Mingain-dantzari

Dantza eta bertso emanaldia: Mingain-dantzari

Noiz: 2024/04/13 18:00
Non: Iruñea, Burguen plaza

*Dugunaren 75. urteurreneko egitarauaren barruan.

Mingain-dantzari dantza eta bertso emanaldia apirilaren 13an, larunbata, 18:00etan.

Zer zen lehenago bertso-doinua ala dantza-doinua? Dantza-doinua ala bertso-doinua? Gauza jakina da bertsolari eta dantzariok gure jardunerako baliatzen ditugun doinuetatik asko partekatzen ditugula. Berdin egiten ahal dela zortzikoa dantzatu ala kantatu. Eta hori horrela izanik, jolasean ez bada, elkarren ondoan jarri nahi izan ditugu bertsolari eta dantzariak, batzuk mingainez komunikatzen, besteak gorputzez. Eta ohiko doinuen osagarri, kobre banda berezi bat. Iurretako, Eibarko Kezkako eta Iruñeko Dugunako dantzariak ariko dira dantzan, Oihana Iguaran eta Sustrai Colina bertsotan eta Zazpiko Handia Brass Band musikan bateko eta besteko txistulari eta gaiteroekin batera. Emanaldia Burguen plazan izanen da.

Gehiago irakurri

Dokumentuaren akzioak

Otsaila 2018 »
Otsaila
AlAsAzOgOrLrIg
1234
567891011
12131415161718
19202122232425
262728
Martxoa 2018 »
Martxoa
AlAsAzOgOrLrIg
1234
567891011
12131415161718
19202122232425
262728293031
Apirila 2018 »
Apirila
AlAsAzOgOrLrIg
1
2345678
9101112131415
16171819202122
23242526272829
30