Agenda

Erakusketa: Dantza - Euskal dantzaren urratsetan

Noiz

2026/10/08 14:00 - 2027/01/09 18:00

Non

Baiona, Hiri barneko mediateka

*Euskal kultur erakundeak eta Baionako mediatekak ko-ekoiztu erakusketa Euskaldunok gure kulturarekiko erakutsi dugun maitasunari esker, ohiturazko dantza errepertorio aberats eta ikusgarria gorde dugu. Euskara eta euskal dantza, horiek dira komunikatzeko, sentitzeko eta bizitzeko ditugun berezko lengoaiak. Hitzen bidez gorpuzten da euskara, gorputzaren bidez hitz egiten du euskal dantzak.  Fokus tematikoen bidez, artxiboko funtsez eta irudi garaikidez lagundurik, DANTZA izeneko erakusketak dantza tradizionalak gure gizartean ukan duen eta daukan lekua esploratzen du, ondarearen eta aldaketen prismotik, transmisioaren garrantzia agerian utziz. Ordutegia: Astelehenez eta ostegunez: 14:00etatik 18:00etara Astearte, asteazken, ostiral eta larunbatez : 10:00etatik 18:00etara

Irakurri gehiago

MAHAI-INGURUA: BALFOLK: ¿FOLKLORE EN PROCESO?

Noiz

2026/11/06 19:00-21:00

Non

Pinaquy aretoa

70eko hamarkadaz gerozIk Europan «nazioarteko» dantzen nolabaiteko errepertorioa zabaltzen duen mugimendua, lehenik eta behin kultura- edo administrazio-esparru« jakin batzuetako dantzei buruzko ikastaro monografikoen formarekin iritsi zen («greziar dantzak», «jugoslaviar dantzak», «errumaniar dantzak»...) edo, besterik gabe, «Nazioarteko dantzak» izenburupean. Azken kasu honetan, jatorri desberdineko dantzak irakasten ziren ikastaro berean.  Ondoren balfolk deiturikoa izan zen gure plazetara iritsi zena. Dantza sinple samarrak plazetan edo estalitako aretoetan irakasten ziren eta dantzaldiak eginez amaitzen ziren. Dantzamaisu batek dibulgaziozko eta diberImenduzko grinaz egiten zuen (eta egiten du) bere lana.  Balfolka orduan, dibulgazio- eta aisialdi-gune bihurtzen da, jaietako egitarauetako aspaldiko «dantzaldiek» modu «naturalean» betetzen zuten funtzioa, alegia.  XIX. mendean zehar polkekin, mazurkekin eta beste dantza batzuekin gertatu zen bezala, galde daiteke ea tokian tokiko folkloreak aberasteko prozesu baten aurrean al gauden, ea badagoen horiek onartzeko erresistentziarik, edo ser gertatzen den dantza sortu berriekin.  Mahai-inguru honen helburua gogoeta egitea da Balfolkaren (non kanpoko dantzak nagusi diren), Plazadantzak izenekoen (non tokiko dantzak lehenesten diren) eta tokiko folklore koreografikoaren (berria zein tradizionala) arteko harreman teoriko eta prakIkoei buruz.

Irakurri gehiago