Agenda
Erakusketa: Dantza - Euskal dantzaren urratsetan
2026/10/08 14:00 - 2027/01/09 18:00
Baiona, Hiri barneko mediateka
*Euskal kultur erakundeak eta Baionako mediatekak ko-ekoiztu erakusketa Euskaldunok gure kulturarekiko erakutsi dugun maitasunari esker, ohiturazko dantza errepertorio aberats eta ikusgarria gorde dugu. Euskara eta euskal dantza, horiek dira komunikatzeko, sentitzeko eta bizitzeko ditugun berezko lengoaiak. Hitzen bidez gorpuzten da euskara, gorputzaren bidez hitz egiten du euskal dantzak. Fokus tematikoen bidez, artxiboko funtsez eta irudi garaikidez lagundurik, DANTZA izeneko erakusketak dantza tradizionalak gure gizartean ukan duen eta daukan lekua esploratzen du, ondarearen eta aldaketen prismotik, transmisioaren garrantzia agerian utziz. Ordutegia: Astelehenez eta ostegunez: 14:00etatik 18:00etara Astearte, asteazken, ostiral eta larunbatez : 10:00etatik 18:00etara
Scapino Ballet Rotterdam: La Mer
2026/11/17 19:30-20:30
Donostia, Kursaal
Ozeanoen edertasuna eta zaurgarritasuna ditu ardatz La Mer ikuskizunak. Nanine Linning koreografoak itsasoari ahotsa eta gorputza ematen dizkio, dantzarien bidez ekosistema bizi bat irudikatuz. Itsasoa bizitzaren iturri eta gizakiaren babesle izan arren, berotze globalak, mikroplastikoek, petrolio-isuriek eta ozeanoetako oxigeno faltak jasaten dituzten kalteak jartzen ditu agerian lanak. Gizakia, aldi berean, hondamendi horren eragile eta ondorioen pairatzaile gisa agertzen da. Claude Debussyren 1905eko La Mer konposizioan inspiratuta dago sorkuntza, eta iraganeko itsasoaren iruditeria erromantikoa gaur egungo ingurumen-krisiaren errealitatearekin kontrajartzen du. Dantza garaikidea, musika, moda eta bideo-artea uztartzen dituen proposamen eszeniko handia da. Yannis Kyriakidesek Debussyren unibertso musikala soinu elektronikoekin nahasten du; Yuima Nakazato diseinatzaile japoniarrak 80 jantzi baino gehiago sortu ditu, eta Heleen Blanken artista bisualaren bideo-eskulturek itsasoaren sakonera eta mugimendua eramaten dituzte agertokira. Fitxa artistikoa: Kontzeptua, zuzendaritza eta koreografia: Nanine Linning. Musika: Claude Debussy. Soinu-konposizioa: Yannis Kyriakides. Dramaturgia: Peggy Olislaegers. Jantzien diseinua: Yuima Nakazato. Bideo-eszenografia: Heleen Blanken. Argiztapen-diseinua: Brandon Stirling Baker. Interpretazioa: Scapino Ballet Rotterdam taldeko 25 dantzari.