Agenda

Erakusketa: Dantza - Euskal dantzaren urratsetan

Noiz

2026/10/08 14:00 - 2027/01/09 18:00

Non

Baiona, Hiri barneko mediateka

*Euskal kultur erakundeak eta Baionako mediatekak ko-ekoiztu erakusketa Euskaldunok gure kulturarekiko erakutsi dugun maitasunari esker, ohiturazko dantza errepertorio aberats eta ikusgarria gorde dugu. Euskara eta euskal dantza, horiek dira komunikatzeko, sentitzeko eta bizitzeko ditugun berezko lengoaiak. Hitzen bidez gorpuzten da euskara, gorputzaren bidez hitz egiten du euskal dantzak.  Fokus tematikoen bidez, artxiboko funtsez eta irudi garaikidez lagundurik, DANTZA izeneko erakusketak dantza tradizionalak gure gizartean ukan duen eta daukan lekua esploratzen du, ondarearen eta aldaketen prismotik, transmisioaren garrantzia agerian utziz. Ordutegia: Astelehenez eta ostegunez: 14:00etatik 18:00etara Astearte, asteazken, ostiral eta larunbatez : 10:00etatik 18:00etara

Irakurri gehiago

TAO Dantza Antzerkia: 13 & 14

Noiz

2026/10/10 19:30 - 2026/10/27 20:15

Non

Gasteiz, Félix Petite Antzokia

*Bi saio: 19:30 eta 20:45 2008an hasitako Numerical Series sail koreografikotik ateratako bi pieza dira 13 eta 14. Sail horrek, estetika minimalistarekin, are gehiago azaleratzen du gorputzaren mugimenduaren egia. Bi obretan, TAO Dance Theater taldeak sinpletasunaren edertasuna erakusten du, eta, fokua gorputzera eta talde-lan izugarrira itzuliz, liluratuta utziko gaitu emanaldi osoan zehar. Tao Yeren arabera, txineraz, 13 eta 14 zenbakien ahoskerak esamolde baten antza du fonetikoki, zerbaitek bizitza osoan irauteko nahia adierazten duen esamolde batena. Lehen piezan, Mugimendu Zirkularraren Sistemaren prozesua, borroka eta esplorazio-bidaia jorratzen dira. Bigarren pieza koloretsuan, berriz, ikasitako guztiaren gailurra, dantzaren adierazpen puruaren ospakizuna eta dantzaren sintaxia muga ezagunez harago eramateko moduko gorputz-hizkuntzaren menderakuntza-maila. Fitxa artistikoa:  Koreografia: Tao Ye Musika: Xiao He Argiztapenaren diseinua: Ma Yue, Tao Ye Jantzien diseinua: Duan Ni Dantzariak: Huang Qiqi, Yan Yulin, Xu Fujin, Tong Yusheng, Li Siyu, Liu Yiren, Sun Leirui, Wu Zhenkai, Li Jiayu, Cheng Leting, Wan Lu, Lu Wenchao, etc. Ekoizpena: Tao Dance Theater

Irakurri gehiago