BEGIN:VCALENDAR PRODID:-//AT Content Types//AT Event//EN VERSION:1.0 BEGIN:VEVENT DTSTART:20240211T103000Z DTEND:20240211T225959Z DCREATED:20240124T102727Z UID:ATEvent-1936a58052994b7ab9a49afadca8727b SEQUENCE:0 LAST-MODIFIED:20240124T104108Z SUMMARY:Markitos DESCRIPTION:
Markitos da inauterietako igandeko protagonista. Urtero bezala\, zaldi gainean agertuko da goizeko 11.30ak inguruan\, Arabako herri honetako kale nagusian\, traje beltzez jantzita\, gorbata eta g uzti. Atzean herriko mutil bat izango du laguntzaile gisa\, erori ez d adin. Ibilbideko puntu batean\, jauregi baten parean\, astotik jeitsi eta sei metroko luzerako makila baten puntan ezarriko dute. Makila zut ik jarri\, lurrean sartu\, eta han goian geratuko da Markitos hainbat orduz. Arratsaldean\, berriz\, predikadorea buru duen prozesio zaratat su bat abiatuko da Markitos dagoen tokiraino. Kale-garbitzailea eta er rauts-zabaltzailea joango dira lehenbizi\, biak bata beltzez jantzita. Musikariak\, ondoren\, eta\, gero\, behor batek tiratutako gurdi bat\ , Predikadorea barruan joango da. Ondoren Atsoa eta Agurea\, Markitose n aita eta ama. Hartza eta ardia joango dira ondoren\, eta\, azkenik\, Porreroak. Zaku-telaz jantzita\, porrero hauek beren buruak lurrera b ota eta pertikak erabiliz teilatuetatik zintzilikatutako kandela izozt uak apurtuko dituzte. Markitos jaitsi eta gurdian jarriko dute. Fronto ira heltzen direnean epaia irakurriko dio Predikadoreak Markitosi: hil egin beharko du. Jendeak txalo egingo du. Panpina lurrean jarri eta s u emango diote. Eta taldeko guztiek dantza egingo dute haren inguruan.
LOCATION:Zalduondo PRIORITY:3 TRANSP:0 END:VEVENT END:VCALENDAR