Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Agenda Zalduondo: Markitos

Dokumentuaren akzioak

Zalduondo: Markitos

Noiz 2015/02/15
11:30
Non Zalduondo
Hitzordua egutegira gehitu vCal
iCal

Markitos da inauterietako igandeko protagonista. Urtero bezala, zaldi gainean agertuko da goizeko 11.30ak inguruan, Arabako herri honetako kale nagusian, traje beltzez jantzita, gorbata eta guzti. Atzean herriko mutil bat izango du laguntzaile gisa, erori ez dadin. Ibilbideko puntu batean, jauregi baten parean, astotik jeitsi eta sei metroko luzerako makila baten puntan ezarriko dute. Makila zutik jarri, lurrean sartu, eta han goian geratuko da Markitos hainbat orduz. Arratsaldean, berriz, predikadorea buru duen prozesio zaratatsu bat abiatuko da Markitos dagoen tokiraino. Kale-garbitzailea eta errauts-zabaltzailea joango dira lehenbizi, biak bata beltzez jantzita. Musikariak, ondoren, eta, gero, behor batek tiratutako gurdi bat, Predikadorea barruan joango da. Ondoren Atsoa eta Agurea, Markitosen aita eta ama. Hartza eta ardia joango dira ondoren, eta, azkenik, Porreroak. Zaku-telaz jantzita, porrero hauek beren buruak lurrera bota eta pertikak erabiliz teilatuetatik zintzilikatutako kandela izoztuak apurtuko dituzte. Markitos jaitsi eta gurdian jarriko dute. Frontoira heltzen direnean epaia irakurriko dio Predikadoreak Markitosi: hil egin beharko du. Jendeak txalo egingo du. Panpina lurrean jarri eta su emango diote. Eta taldeko guztiek dantza egingo dute haren inguruan.

Dokumentuaren akzioak

Urtarrila 2018 »
Urtarrila
AlAsAzOgOrLrIg
1234567
891011121314
15161718192021
22232425262728
293031
Otsaila 2018 »
Otsaila
AlAsAzOgOrLrIg
1234
567891011
12131415161718
19202122232425
262728
Martxoa 2018 »
Martxoa
AlAsAzOgOrLrIg
1234
567891011
12131415161718
19202122232425
262728293031