Dokumentuaren akzioak
XeviXaviXou: From lost to the river
Leioako Umore Azokaren programazio barruan XeviXaviXou konpainiak From lost to the river lana eskainiko du.
From lost to the river mugimenduan dagoen umorezko ikuskizuna da, ezohiko topikoz betea, eta estiloak beldurrik gabe nahasten dituena. Galduta dabiltzan bi gizabanakoren bidaia azkar eta sorpresaz betea. Lehian ari dira baina ez dakite zerekin edo zeren aurka, baina laster jakingo dute, gaur egun, hobe dela elkarrekinaritzea. XeviXaviXouk dantza, antzerkia eta clowna nahasten ditu. Sortzaile biek, dantza garaikide eta clownean ibilbide luzea dutenek, publikoarengana erraz heltzen diren ikuskizunak proposatzen dituzte.
Segundoz segundo ikusleei txertatzen zaizkien mugimenduan dagoen umore dosi sorta.
- Koreografia: Xevi Dorca, Xavi Estrada
- Jantziak: Lola Villaescusa, Xevi Dorca, Xavi Estrada
- Iraupena: 30 minutu
Dokumentuaren akzioak