Dokumentuaren akzioak
Victor Ullate Balleta
Victor Ullate Balletak lau pieza eskainiko ditu Bilboko Campos Eliseos antzokian abenduaren 26tik 30era egunero arratsaldeko 19:30ean. Piezak honako hauek izango dira: Jaleos, Sola, Tres eta Bolero.
Jaleosen zati espainiarraren esentzia islatzen da, teknika handia eskatzen duten mugimendu klasiko konplexuen bidez. Solak heltzen ez den amodioari itxaroten dion dantzaria erakusten du agertokiaren gainean. Tres hiru pertsonaren arteko harremanaren aldeak erakusten dituen koreografia ederra da. Bolero 20ko hamarkadan dago girotuta, eta garai horretako balletei egiten die omenaldia, dantzaren ikuskera aldatu baitzuten.
Dokumentuaren akzioak