Dokumentuaren akzioak
Uruguaiko Sodre Ballet Nazionala
Igor Yebrak zuzentzen ditu George Balanchinek, Goyo Monterok eta Marina Sánchezek koreografiatutako hiru pieza hauek.
Theme and Variations-ek omenaldia egiten dio Errusia inperial handientsuko ballet klasikoari. Lanaren koreografo ezagun G. Balanchineren arabera, dantzaren garai handi hori gogora ekartzeko dago pentsatuta obra.
Goyo Montero koreografo espainiarrarena da Chacona, eta hiru instrumenturen arteko diskurtsoa sortu nahi du, 16 dantzariren arteko lotura gisa; aldra batean bezala, pieza txikiz osatutako unitate bat sortzen dute, zein bere identitate propioarekin.
Encuentros lanean, dantza klasikoa tangoaren bidera hurbilduko da. Koreografoaren iritziz, bere haurtzaroko musikarekin berraurkitzeko lana da; umetan, aita entzuten zuen, guztiz ulertu gabe, tangoak bizitzaren gaineko egia espresatzen duela aldarrikatzen.
- Zuzendari artistikoa: Igor Yebra
- Koreografiak: George Balanchine / Goyo Montero / Marina Sánchez
- Musika: Piotr. I. Txaikovski / Johann S. Bach / Astor Piazzolla, Gerardo Matos Rodríguez, Juan Carlos Cobián, Mariano Mores
Dokumentuaren akzioak