Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Agenda UpArte: Sísifos

Dokumentuaren akzioak

UpArte: Sísifos

Noiz 2026/03/18
20:30
Non Donostia, Victoria Eugenia Antzokia
Hitzordua egutegira gehitu vCal
iCal

*2026ko dFERIA jaialdiaren barne.

Sísifos UpArte konpainiaren zirku-ikuskizun garaikide bat da. Bertan, lehen mailako hamalau akrobatak giza ahaleginen hutsalkeria esploratzen dute.

UpArte Murtziako konpainiaren obrarik handinahiena laugarrena da. Sísiforen mitoan eta Albert Camusek haren gainean egindako berrinterpretazioan inspiratuta, lanak islatzen du topatzen ditugun harresiekin, fisiko nahiz sinbolikoekin, dugun ezinbesteko talka. Izatearen zentzuaren —edo zentzugabekeriaren— metafora bat, hizkuntza nagusi modura zirku garaikidearen poesia bisuala eta teknika konplexu nahiz arriskatua dituena.

UpArte 2012an sortutako zirku-konpainia garaikide bat da. Hasieratik, nabarmendu egin da ikuskizunetan maila handiko trebetasun akrobatikoak eta ikuspegi garaikide eta estetikoa uztartzeagatik. Ibilbidean zehar, Espainiako zirku garaikidearen alorreko konpainia emergente interesgarrienetako bat izatea erdietsi du. Konpainiaren lanetan emanaldien zehaztasuna nahiz konplexutasuna nabarmentzen dira; proposamen minimalistak dituzte ezaugarri beti, hanpatutako jantzi edo dekoraturik gabe.

Fitxa artistikoa:

  • Ideia artistikoa: Guimel Martín
  • Irudi-dramaturgia: Concha Esteve
  • Zuzendaritza tekniko akrobatikoa: Andrés Somoza
  • Aktoreak: Alessio Martelli, Bárbara Vidal, Blanca Canela, Fernando Melki, Gisela Segatti, Guimelh Martín, Guillem Fluixà, Guim Fabré, Hannah Runschke, Jose Matencio, Nicolò Marzoli, Rosa Schmid, Sofía Acosta, Yifat Rosenblat
  • Musika, soinu espazioa: Martin Quiñonero
  • Argiztapen diseinua: Pedro Bermejo
  • Argiztapen-teknikaria biran: Emilio Manzano
  • Koprodukzioa, banaketa: Nacho Vilar Producciones
  • Ekoizpena: UpArte Cía

Dokumentuaren akzioak

« Martxoa 2026 »
Martxoa
AlAsAzOgOrLrIg
1
2345678
9101112131415
16171819202122
23242526272829
3031
« Apirila 2026 »
Apirila
AlAsAzOgOrLrIg
12345
6789101112
13141516171819
20212223242526
27282930
« Maiatza 2026 »
Maiatza
AlAsAzOgOrLrIg
123
45678910
11121314151617
18192021222324
25262728293031