Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Agenda Unity Project + Maitane Sarralde + Cía Analógica + Qabalum

Dokumentuaren akzioak

Unity Project + Maitane Sarralde + Cía Analógica + Qabalum

Noiz 2025/06/06
18:00
Non Pasaia, Zumardia
Hitzordua egutegira gehitu vCal
iCal
Unity Project + Maitane Sarralde + Cía Analógica + Qabalum

Lo que pasa mientras, Cía Analógica

* Pasaiako Dantza Festibalaren zazpigarren edizioaren barruan.

Ordutegia: 18:00 + 20:00 + 21:00 + 21:30

FREESTYLE TXAPELKETA 

Skate Parkean, 60 minutu

Freestyle txapelketak inprobisazioan oinarritutako txapelketak dira, horrela dantzariek euren identitatea era askean eta artistikoan adierazteko aukera paregabean bilakatuz. Besteak beste popping, breaking, voguing, hip-hop edo house estiloetan adituak diren dantzariak ezagutzeko aukera izango da. Txapelketa honetan 8 dantzari gonbidatu izango ditugu, 1vs1 Allstyle Battle Exhibition modalitatean leihatuko direnak, musika genero ezberdinen (Funk, Electro-Funk, Hip Hop, House…) laguntzaz. Dantza urbanoak ezagutu eta gozatzeko aukera paregabe baten aurrean gaude. Animatu zaitez gurekin ondo pasatzera!

  • Antolatzaileak Maialen Mendes, Ananda Berasarte
  • Epailea: Iván Montero
  • Dj-a: Lara Peman
  • Aurkezlea: Shintoma 
  • Dantzariak: Maitane Iturralde (locking), Janire Duarte (waacking), María Perez (heels), Kristo Mateus (azonto), Maitane Perez (hip hop), Egoitz de Esteban Bariain (krump), Jaki (breaking) eta Emil Ochoa (popping)

DESªNUDA 

Ibaiondo, 40 minutu

Dantza garaikidea eta zintzilikatutako dantza uztartzen dituen proposamen eszenikoa da Desªnuda. Korapiloari buruzko gogoeta poetiko honek, hutsaren aurrean biluzteko gonbidapena dakar. Airean dagoen egituran eta bertatik zintzilikatutako elementuak manipulatuz, grabitatea desafiatzen duten gorputzak ikertzen ditu lan honek. Penduluaren joan etorria, pisuaren zama, korapiloaren estutasuna eta honek sortzen duen ezegonkortasunekin topatuz Desªnudan, soka mutur askearen bila dagoen gorputz korapilatu batekin topatuko gara. 

  • Sorkuntza eta interpretazioaMaitane Sarralde
  • Laguntza artistikoa: Pau Portabella eta Eneritz Zeberio
  • Akonpainamendu koreografikoaRoseta Plasencia
  • Soinu unibertsoaRubén G. Mateos
  • Off ahotsAiora Sedano
  • Jantziteria Betitxe Saitua
  • RiggingaCarlos Katali eta Xabier Petra
  • AtrezzoaJoseba Uribarri
  • TestuakMaitane Sarralde eta Hito Steyerl
  • ItzulpenaGarazi Basterretxea
  • BanaketaPortal 71 – Rocio Pindado

LO QUE PASA MIENTRAS 

Luzuriaga Parkea, 17 minutu

Lo que pasa mientras erortzeari buruzko ikerketa bat da, eta erortzean gertatzen den guztiari buruzkoa. Zure gorputzean desegiten naiz, eta nire gorputza zurearen luzapena bihurtzen da. 

Bat gara orain. 

Ukimena nire azalean gurea den zerbait da. 

Zuri esker, nire gorputzak erortzeko tokia aurkitu du. Erortzen ari naiz, eta espazioan sentitzen naiz. 

Erortzeaz gozatzeko sostengua eman didazu. 

Erortzearen bertigoa sentitzeko espazioa eman didazu. 

Gutako baten oinak gu bion sustraia dira. 

Besarkatzeko mila modu bilatzen dituzte gure gorputzek. 

  • Jatorrizko ideia eta dantzariakRocío Tejeda y Olaia Valle
  • Jatorrizko musika konposizioa: Aida Valdayo
  • Jantzitegi diseinuaAlex Hug
  • Argazki digitalakJaqueline Larsen
  • Argazki analogikoakMire Stones
  • BideoaAlba Gómez yMire Stones 
  • AholkularitzaJanet Novás

TODO ESTE RUIDO  

Luzuriaga Parkea, 24 minutu

Eta zu eta biok, hain urrutitik etorri garenok, kosmosa zeharkatu eta justu hemen amaitu dugunok, apurka-apurka desegingo gara, dagoeneko parte garen betikotasunean. Todo este ruido obrak hainbat iturri ditu: zientzia fikzioaren iruditeria, komikiaren narrazio zatikatu eta fotografiko ahaltsuak, konputagailuz sortutako irudiak, efektu bereziak. Baina beste gai batzuk ere lantzen dira:  munduaren sorrerari buruzko mitoak, genesiari buruzkoak, intuizio filosofiko zaharrenak. 

  • SorkuntzaDiego Pazó, Lucía Burguete
  • Dantzariak: Diego Pazó, Lucía Burguete eta Joan Cano (Dron)
  • Laguntza teknikoaLiberam Technologies
  • MusikaVV.AA (composición de Diego Pazó)
  • Jantzi konponketakEva María González
  • IrudiakIoar Labat, Bárbara Fernández eta David Mendizábal
  • Txostena eta testu originalaDiego Pazó
  • Laguntza artistikoaAkira Yoshida, Sandra Muñiz, Martxel Rodríguez eta Jon López
  • BanaketaPatty Hinchado

Dokumentuaren akzioak

« Uztaila 2025 »
Uztaila
AlAsAzOgOrLrIg
123456
78910111213
14151617181920
21222324252627
28293031
« Abuztua 2025 »
Abuztua
AlAsAzOgOrLrIg
123
45678910
11121314151617
18192021222324
25262728293031
« Iraila 2025 »
Iraila
AlAsAzOgOrLrIg
1234567
891011121314
15161718192021
22232425262728
2930