Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Agenda Udaberri Dantza Taldea Valladolid-en

Dokumentuaren akzioak

Udaberri Dantza Taldea Valladolid-en

Noiz 2010/07/30 20:00
2010/08/01 23:30
Non Viana de Cega, Valladolid
Harremanetarako Izena
Hitzordua egutegira gehitu vCal
iCal

Tolosako Udaberri Dantza Taldeak Valladolid-eko Viana de Cega herrian emanaldia eskainiko du.

Datorren Uztailaren 30ean, Tolosako Udaberri Dantza Taldeko kideak Valladolid-eko Viana de Cega herrira goaz 1988 ezkero urtero ospatzen den jaialdira gonbidatu gaitu eta bertako dantza taldeak, “La Rotonda de Viana de Cega” taldeak hain zuzen ere.

Viana de Cega herria Valladolid-etik 15 kilometrotara dago eta bertako dantza taldea gaur egun 16 dantzariz osatua dago, nahiz eta esan digutenez, 80 pertsonako talde zabala izatera iritsi izan diren.

 

Bertako taldekideek esan digutenez, urteak dira jaialdi hontara euskal dantza-taldeak gonbidatzen dituztela, beraien esanetan euskal tradizioa deigarria baitzaie eta nahiz eta geografikoki beraiengandik oso urruti ez egon, oso desberdina omen da beraien kulturarekin alderatuz.

 

Udaberrikoak bertan izango garen egunetan, herriko kiroldegian emango digute ostatu eta otorduak herriko Kultur Etxean burutuko ditugu. Gainera, inguruko herriak ere ezagutzeko parada izango dugu.

Guzti hau prestatzeko, Udaberri Dantza Taldeko kideak jo eta su entsaiatzen dihardugu Uztaila guztian zehar, nahiz eta horretarako ditugun instalazioak egokienak ez izan, baina espero dugu Viana de Cega herrian gure kulturaren onena erakutsiko dugula eta besarkada handi batez agurtzen gara.  

 

Hitzordu honen gaineko informazio gehiago…

Dokumentuaren akzioak

« Otsaila 2018 »
Otsaila
AlAsAzOgOrLrIg
1234
567891011
12131415161718
19202122232425
262728
« Martxoa 2018 »
Martxoa
AlAsAzOgOrLrIg
1234
567891011
12131415161718
19202122232425
262728293031
« Apirila 2018 »
Apirila
AlAsAzOgOrLrIg
1
2345678
9101112131415
16171819202122
23242526272829
30