Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Agenda Txino Dantza

Dokumentuaren akzioak

Txino Dantza

Noiz 2014/03/02
11:45
Non Aretxabaleta
Hitzordua egutegira gehitu vCal
iCal

Aretxabaletako herrian sortutako dantza da hau. Gerrate zibilaren ondoren, denbora batez galduta egon zen arren, (dauzkagun datuen arabera 1934. urtetik) 1975. urtean berreskuratu zen. Berpizte honetan, doinua eta jantziak errespetatu egin ziren, ez ordea abestiaren hitzak (lehengoak gaztelaniaz ziren eta). Belauneraino heltzen zaien eta ikatzez zikindutako lihozko kamisola bat daramate eta honekin batera aurpegia ikatzez zikindua, txapel zahar puskatua, kolorezko galtzerdiak eta abar. Itxura honekin garai batean ihauterietan etortzen ziren ikazkinak imitatu nahi izaten dute.

Ibilaldian zehar abesti bat kantatu eta antzezten dute:

Txin Txin Txin Txin
Mahatsa heldu gabe dago
Txin Txin Txin
Baiñan helduko da

Txiribito eta andrea
Joan ziren jatera
Txiribitu aserratu
Eta bota zuen lapiku

Taldeak honako ibilbidea egin izan du: udaletxetik irten, kale goixenien buelta eman eta errota zaharrera (orain osasun zentroa dagoen lekura) itzuli, hau da, udaletxetik irten Durana kaletik joan, Mitarte kaleko botikan buelta eman eta leku beretik itzuliaz, hasitako leku berean amaitzen dute.

Ohitura honi jarraiki eta jaiari bukaera emateko, aratustetako martitzenean 1987. urteaz geroztik, "Txinoaren hileta" egiten da. Ekitaldi honetan gaueko 22:30ak inguruan, herritarrak Mitarte kalean elkartzen dira, lutuz jantzita eta eskutan kandela banarekin. Hileta martxak lagundurik, zerraldoa urte horretako Santa Ageda neska-mutilek herriko plazaraino eramaten dute. Plazan bertan zerraldoa erretzen ari den bitartean kandela guztiak zerraldora jaurtitzen dira.

Dokumentuaren akzioak

Azaroa 2022 »
Azaroa
AlAsAzOgOrLrIg
123456
78910111213
14151617181920
21222324252627
282930
Abendua 2022 »
Abendua
AlAsAzOgOrLrIg
1234
567891011
12131415161718
19202122232425
262728293031
Urtarrila 2023 »
Urtarrila
AlAsAzOgOrLrIg
1
2345678
9101112131415
16171819202122
23242526272829
3031