Dokumentuaren akzioak
Taiat Dansa: Man Ray
Taiat Dansaren Man Ray honek argazkilariak musekin dituen harreman fetitxistei begiratzen die, eta, hortaz, artista gizonezkoek beren modelo emakumezkoekin dituzten harremanei. Batzuetan, inspirazio-iturri dira; beste batzuetan, objektu huts. Muturreko harremanak, batez ere surrealismoko artisten kasuan. Irudia, emakumearen gorputza eta sexualitatea manipulatu egin dira artearen historian zehar. Antzezlan honetan, Man Ray biderkatu egiten da, haren identitate guztiak agertzen dira, modu obsesiboan agertu ere, eta gizonek erabakitako errealitate-egitura bat islatzen du. Gizonen arauek, gizonen gailuek. Gizonen argazki-begiek.
- Koreografia: Meritxell Barberá, Inma García dantzariekin elkarlanean
- Dantzariak: Cristina Reolid, Cristian Arenas, Miguel Ángel Fernández, Kilian García, Cristian González, Jon López, Joel Mesa, Martxel Rodríguez, Mauricio Pérez
- Errepikatzailea: José Belda
- Aholkulari artistikoa: Roberto Fratini
- Antzerkigile laguntzailea: Eva Zapico
- Musika eta soinu konposizioa: Caldo (David Barberá)
- Musika zuzendaritza eta interpretazioa: Caldo
- Mugimendua: Taiat Dansa
- Jantziak: Estudio Savage
- Zuzendaritza teknikoa: Pablo Fernández diseño
- Gune eszenikoaren diseinua eta sortzea: Luis Crespo
- Argiztapen diseinua: Ramón Jiménez
- Ekoizpena: Teresa de Juan (Tdj producciones)
- Diseinu grafikoa: Pilar Estrada
- Ko-ekoizpena: Grec 2017 Festival de Barcelona, Institut Valencià de Cultura, Ballet de la Generalitat, Sagunt a Escena 2017, Taiat Dansa.
Dokumentuaren akzioak