Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Agenda Sustraiak dantza taldea: Entsegu irekia

Dokumentuaren akzioak

Sustraiak dantza taldea: Entsegu irekia

Noiz 2020/07/10
20:00
Non Legazpi
Hitzordua egutegira gehitu vCal
iCal

Ikasturte amaierarekin etorri ohi dira urtean zehar egindako lana erakusteko jaialdiak. Horietako bat izan ohi da Sustraiak Dantza taldeak ekainean eskaini izan ohi duen dantza ikuskizuna.

Ikasturte hau oso berezia izan da, eta jaialdi gehienak bertan behera geratu badira ere, Sustraiak Dantza taldeak jaialdi berezia eskainiko du, bizi dugun egoera eta garaiari egokitua.

Jaialdi ibiltaria eskainiko dute, “Entsegu irekia” izena jarri diote emanaldiari, eta uztailaren 10ean, 20:00etan hasiko da Kale Nagusian(Kalotx parean).

Goiz Deia Txistulari taldea eta Legazpiko Dultzaina-jole taldea izango dituzte lagun.

Hona eskainiko dituzten dantzak:

1. Zatia

  • Pausoak
  • Agurra
  • Zinta Dantzako Zortzikoa
  • Erribera
  • Legazpiko Ezpata Dantza

 2. Zatia

  • Antzina Pika
  • Makil Handien Jokoak
  • Lapurdiko Makil Txikiak
  • Lapurdiko Kontradantza

 3. Zatia

  • Axuri Beltza
  • Billantzikoa
  • Kaskarotz
  • Guda Dantza

 4. Zatia

  • Desafioa
  • Saltokakoa
  • Larrain Dantza
  • San Juan Zortzikoa
  • Fandango eta Arin Arina

 Ikusleei eskatu nahi diete, 1,5metrotako distantzia mantentzea eta maskara jantzita izatea, eta momentu oro aurkezlearen oharrei kasu egitea.

Dokumentuaren akzioak

Maiatza 2021 »
Maiatza
AlAsAzOgOrLrIg
12
3456789
10111213141516
17181920212223
24252627282930
31
Ekaina 2021 »
Ekaina
AlAsAzOgOrLrIg
123456
78910111213
14151617181920
21222324252627
282930
Uztaila 2021 »
Uztaila
AlAsAzOgOrLrIg
1234
567891011
12131415161718
19202122232425
262728293031