Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Agenda Sustraia (ber)piztu ikastaroa

Dokumentuaren akzioak

Sustraia (ber)piztu ikastaroa

Noiz 2006/07/18 10:00
2006/07/20 19:00
Non Iruñea
Hitzordua egutegira gehitu vCal
iCal

UEKko 34. Ikastaroetan gorputza eta idazkera lotzen dituen ikastaroa.

TALAIATIK ZENTZUMENAK, GORPUTZA ETA IDAZKERA LANTZEKO TAILERRA AURKEZPENA Idaztea gure esku -guztion esku- dagoen artelana da. Tailer honetan zentzumenak eta gorputza erabiliko ditugu idazmena lantzeko, norberaren izatearen eta idaztearen bilgune izateko eta norberaren sormenaren hazia pizteko. Epairik gabeko idazkera landuko dugu. Estilo eta forma literarioak gaindituz, norberaren baitako istorioak eta oroitzapenak gailenduko dira.

HELBURUAK Gorputza etxeko sua: geure gorputza sentitzeko eta entzuteko modu berria ezagutuko dugu Gorputz kontzientziaren hastapenak Zentzumenak, gure tresnak Inspirazioa, intuizioa eta irudimena landuko ditugu 5 zentzumenen bitartez Idazkera, gure baitako altxorra. Norberaren estiloa landuko dugu, geure baitakoari hegoak moztu gabe Gorputzetik hitzetara doazen sormen bideak jorratu nahi ditugu.

METODOLOGIA Sentsopertzepzioa du oinarri: gorputz-kontzientzian sakonduko dugu. Norberaren gorputza eta zentzumenak kontzienteki esperimentatuko ditugu. Jolasa eta inprobisazioaren eskutik sentitutako horri hitza emango diogu. Emaitza jakin bat bilatu gabe, bat-batekotasunean agertzen den sormen iturria libre utziz.

NORI ZUZENDUTA Bere gorputza sentitzeko aldarteari hurbildu eta hitzen bitartez forma eman nahi dion orori.

EGITARAUA Uztailaren 18a, asteartea 9.30-11:00 Gorputza sor puntua. Gorputz kontzientzia landu, sormenaren ibilbidea zabaltzeko atea 11:30-13:00 Zentzumenak esnatzen. Zentzumenetara hurbildu: entzumena entzun, ikusmenari so egin 15:30-17:30 Idazkera tartea. Hitzekin jolastu norberak sentitutakoari forma emateko. Uztailaren 19a, asteazkena 9:30-11:00 Gorputzaren aztarna. Gorputzak dakartzan istorioak iratzarri. Neure gorputzean egon eta izan. Gorputza berrezagutu. 11:30-13:00 Ibilbidea. Bost zentzumenen bidaia, norberaren pertzepzioa landu. 15:30-17:30 Aurkitutakoaren berbaroa: izan eta esan. Bizi izandakoa hitzen bidez eraldatu. Teoria apur bat. Uztailaren 20a, osteguna 9:30-11:00 Gorputzaren poetika. Gorputz kontzientziaren bidez gorputzaren metafora sortu. 11:30-13:00 Oroimenaren haria Gorputzaren memoria eta zentzumenen pertzepzioa ikertu eta landu. Teoria eta praktika tartekatuko dira. 15:30-17:30 Izena duen guztia omen da. Hitzaren garrantzia. Hitza sormenean. Ikastaroaren arduradunak: Naiara Gorroño Viteri, Gorputz Adierazpenean aditua eta aritua, Bartzelonan eta Buenos Airesen. Ikus-entzuneko Komunikazioan lizentziatua. Izaro Gorostidi Bidaurrazaga, Gizarte Komunikazioan aditua eta Pentsamendu Politikoaren Historiako irakaslea EHUn. Ikus-entzuneko Komunikazioan lizentziatua.

Dokumentuaren akzioak

« Abuztua 2018 »
Abuztua
AlAsAzOgOrLrIg
12345
6789101112
13141516171819
20212223242526
2728293031
« Iraila 2018 »
Iraila
AlAsAzOgOrLrIg
12
3456789
10111213141516
17181920212223
24252627282930
« Urria 2018 »
Urria
AlAsAzOgOrLrIg
1234567
891011121314
15161718192021
22232425262728
293031