Dokumentuaren akzioak
Sortutakoak 7: Ellas
Jose Lainez eta Concha Martinez dantza garaikideko euskal aitzindariei buruzko Dantzatzeko ez diren koreografiak erakusketaren inguruan, jarduera-egitarau zabala antolatu dute GIpuzkoako Dantzagunea, Donostia 2016 eta Huarte zentroak.
Sortutakoak Gipuzkoan dantza-proiektu berriak sortzeko, garatzeko eta dibulgatzeko Dantzagunearen programa, eta bere baitan hartzen ditu diru-laguntza bat, egonaldi bat Dantzagunearen Errenteriako egoitza, dantza dibulgatzeko jarduerak, eta proiektuaren aurkezpen publikoa.
2015eko udaberrian egin zen Sortutakoaken zazpigarren edizioa, eta “Dantatzeko ez diren koreografiak” erakusketarekin batera, edizio tematiko egin dugu oraingoan. Aurrekoetan gaia librea izanik, Sortutakoak 7ko partaideek Jose Lainezen testu batetik abiatuta egin dituzte beren koreografia proposamenak.
Bi lan aukeratu zituen epaimahaiak, eta Dantzagunean landu dituzte beren koreografiak. Antonella D'Ascenzi-ren Ellas lana aurkeztuko da. Bertan dantzari lanetan, Arantza Iglesias eta Jone Amezaga arituko dira.
- Informazio gehiago: Gipuzkoako Dantzagunea
Dokumentuaren akzioak