Solasaldia: Erritu bat, herritzeko
- https://dantzan.eus/agenda/solasaldia-erritu-bat-herritzeko
- Solasaldia: Erritu bat, herritzeko
- 2026-11-04T18:30:00+01:00
- 2026-11-04T19:00:00+01:00
2026/11/04 18:30-19:00
Elgoibar, Kultur Etxeko hitzaldi-gela
Neguko erritu baten inguruan elkartzeko eta komunitate euskaltzalea ehuntzeko ideiatik sortu da Erritu bat, herritzeko solasaldia. Elgoibarko gazteek abiapuntu hori jarri dute mahai gainean, herriko bizitza kolektiboa indartzeko, belaunaldien arteko loturak sustatzeko eta euskararen inguruan elkartzeko moduak irudikatzeko.
Oier Arolaza Arrieta eta Aritz Ibañez Lusarreta izango dira solasaldiko gonbidatuak. Errituek komunitatea sortzeko eta herri-nortasuna bizirik mantentzeko duten ahalmenaz aritzeko aukera izango da, baita ohitura partekatuek gaur egungo herrigintzan izan dezaketen lekuaz hausnartzekoa ere.
-
Antolatzailea: Elgoibar Herrituz
-
Parte-hartzaileak: Oier Arolaza Arrieta eta Aritz Ibañez Lusarreta