Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Agenda Scapino Ballet Rotterdam: Casablanca

Dokumentuaren akzioak

Scapino Ballet Rotterdam: Casablanca

Noiz 2022/11/05
19:30
Non Iruñea, Baluarte Auditorioa
Hitzordua egutegira gehitu vCal
iCal
Rotterdamgo Scapino Ballet Herbehereetako dantza-konpainia zaharrena da, eta Hans Snoekek sortu zuen 1945ean, “gerraondoan haurren masailei kolorea itzularazteko”. Dantzaren bidez aldaketa bultzatzea (alaitasuna, bizipoza eta kolorea) da oraindik ere Scapino Balleten leitmotiva. Ed Wubbek eta Scapino eratzen duten koreografo gazteek pieza ausartak, berritzaileak eta entretenigarriak sortzen dituzte. Casablanca lanean, Ingrid Bergman eta Humphrey Bogart protagonista izan zituen Hollywoodeko klasikoan oinarrituko da Wubbe, gai unibertsalei, adibidez, heroitasunari eta sakrifizioari, buruzko dantza-ikuskizun baterako inspirazio moduan. Estilo desberdinetako dantza, zirkuaren elementuak eta jatorrizko soinu-banda baliatuta, Wubbek irudimen- eta antzerki-mundu bat sortuko du, non errealitatea eta fantasia nahastuko diren agertoki birakari harrigarri eta original baten inguruan. 

Fitxa 

  • Koreografia: Ed Wubbe
  • Jantziak: Pamela Homoet
  • Argiztapena: Xabier Spruit eta Ed Wubbe
  • Musika: Casablanca filmaren jatorrizko banda eta bereber musika

 

Dokumentuaren akzioak

« Otsaila 2026 »
Otsaila
AlAsAzOgOrLrIg
1
2345678
9101112131415
16171819202122
232425262728
« Martxoa 2026 »
Martxoa
AlAsAzOgOrLrIg
1
2345678
9101112131415
16171819202122
23242526272829
3031
« Apirila 2026 »
Apirila
AlAsAzOgOrLrIg
12345
6789101112
13141516171819
20212223242526
27282930