Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Agenda Royal Russian Balleta: Intxaur-hauskailua

Dokumentuaren akzioak

Royal Russian Balleta: Intxaur-hauskailua

Noiz 2016/12/25
20:00
Non Bilbo, Euskalduna Jauregia
Hitzordua egutegira gehitu vCal
iCal

Eszenografiaren eta jantzien ikusgarritasunak, bere istorioaren magiak, bertako irudimenezko pertsonaiek eta Txaikovskiren musika unibertsalak Gabonetako obra klasikoa bihurtu dute Intxaur-hauskailua, guztientzat egokia, bai umeentzat, bai helduentzat.

Umeentzako ipuin gisa kontatzen da: panpinek bizia hartzen dute Gabon-gauan, eta neskato protagonista abentura magikoetan murgiltzen dute. Balleta Gabonetako espiritua duen fabula bat da, eta iragandako haurtzaroaren miraz dihardu, baita helduen errealitatearen eta umeen ametsen munduaren arteko talkaz ere.

Ballet hau Txaikovskiren ezagunenetako bat da; Lev Ivanoven jatorrizko koreografia du, eta Marius Petiparen libretoa. Alejandro Dumasen testu batean oinarrituta dago, eta Dumasek, bestalde, E.T.A. Hoffmannen ipuin ospetsuan hartu zuen inspirazioa: "Intxaur-hauskailua eta saguen erregea".

40 dantzari baino gehiago taula gainean jarrita, Royal Russian Balletak benetako ballet erromantikoaren edertasun osoa eta drama transmititzen ditu belaunaldi guztientzat egokia den klasiko denboragabe honen bidez.

Dokumentuaren akzioak

Uztaila 2019 »
Uztaila
AlAsAzOgOrLrIg
1234567
891011121314
15161718192021
22232425262728
293031
Abuztua 2019 »
Abuztua
AlAsAzOgOrLrIg
1234
567891011
12131415161718
19202122232425
262728293031
Iraila 2019 »
Iraila
AlAsAzOgOrLrIg
1
2345678
9101112131415
16171819202122
23242526272829
30