Dokumentuaren akzioak
Rouge Elea: Lurruna
*Entsegu irekia
Murgiltze proposamen bat parke, kale edo plazendako.
Lurruna, aire beroa gora eta behera. Lurruna bizitzaren beraren natura iheskorraren metafora poetiko bihurtzen da.
Ez dagoen pertsona batekin hitz eginez hasten da. Paisaia arakatzen ari gara, hariaren beste muturrean dagoenaren bila. Auzo baten intimitatean murgiltzea da kontua, gizabanakoen arteko topaketa batean, lotzen gaituen leku batean.
Benetan al gaude hemen, gauden lekuan?
Elkartze hori bi aldeen artean kokatzen da: lurraren eta kontralien artean, hegazkinek zeruan utzitako arrasto horiek; errepide periferikoaren eta lur lauso baten artean, zu eta gure artean. Tolstoik “zaldi batek inguratzen duen munduari buruz duen ikuspuntua” aipatzen du. Eta guk, auzo baten ikuspuntua aztertzen dugu bertan hedatzen eta desagertzen den munduaz.
Ikusezin bihurtu nahi izatea da, benetako etorkizuna utzi eta gure presentzia munduan finkatzeko, hemen eta orain.
Asmoa:
Pertzepzioaren alterazio batek, moteltze batek, grabitate aldaketa batek, eta birbobinatze efektuek erakusten dute pertsonaien barne egoera. Errealitateen arteko lotura batean – mugitzen ari diren oinezkoena eta ikusleen begiradapean sortzen duguna – mugak lausotu egiten dira, posible denaren profilak birdefinituz.
Koreografia-ikerketak ezinezkora jotzen du efektu eta dispositibo magikoen bidez. Corineren ibilbide artistikoak, urteak joan urteak etorri, lurreko grabitatetik askatu nahian lebitatzen ari den dantza bati buruz, hemen bere zentzu osoa aurkitzen du lurra laztantzen duen partitura baten idazketan.
Dokumentuaren akzioak


