Dokumentuaren akzioak
Roberto G. Alonso konpainia: Zaquizamí
Noiz |
2018/12/16
18:00 |
---|---|
Non | Alegria-Dulantzi, Txame Blasco auditorioa |
Hitzordua egutegira gehitu |
vCal iCal |
Zaquizamí ikuskizun bitalista da; trasteleku edo ganbara batean utzitako jostailuek eta trasteek bizitza daukate bat-batean; aukera berrien bila ari dira eta akatsak bertute bihurtzen dituzte. Aniztasunari, elkartasunari eta norberaren burua gainditzeko espirituari buruz hitz egiten duen obra da.
Gure zakizami edo ganbara, gure istorioa, pasabidearen amaieran dago. Gaizki jarritako hiru apal ditu, giltza eta kisketadun ate bat eta funtzionatzen ez duen entxufe bat. Argia itzaltzen den bakoitzean festa antolatzen dute eta bertan bizi direnek, ikusi ez arren bertan daudenek, bizitzeari, jolasteari eta amets egiteari ekiten diote inork entzuten ez dituela uste dutenean. Pssssss……. Ez egin zaratarik! Ezin dute jakin zuek zer dakizuen!
- Zuzendaritza eta koreografia: Roberto G. Alonso.
- Antzezleak: Anita Astrid, Borja Fernandez, Laura Marsal.
- Eszenografia: Roberto G. Alonso, Tony Murchland.
- Argiztapena: Tony Murchland.
- Atrezzoa eta jantziak: Roberto G. Alonso, Víctor Peralta.
- Espazio sonoroa: Carles Cors.
- Iraupena: 60 minutu.
- Hizkuntza: Testurik gabe.
- Ikuslea: +3 urte.
Dokumentuaren akzioak