Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Agenda Pablo Esbert: Edit

Dokumentuaren akzioak

Pablo Esbert: Edit

Noiz 2014/03/30
19:00
Non Bilbo, La Fundición
Hitzordua egutegira gehitu vCal
iCal
Edit zinemaren eta eszenaren munduari buruzko hausnarketa bat da. Gizakiak denboraren aurka daukan borroka da, jarraitutasunaren eta jarraitutasun ezaren artekoa. Mugimenduaren pertzepzioaren mugen miaketa da.
Edit bideo-instalazio bihurtzen den ikuskizuna da. Performancearen ondoren, ikus-entzuleei eszena inbaditzeko gonbita egiten zaie, ikusi berri duten errealitatearen beste aurpegia aurkitzeko.

Lehenengo minutuetan, ordenarik gabeko ekintzaz osatutako nahasketa bat dirudi, eta gerora ulertzen hasten gara eskaintzen zaiguna pelikula baten muntaketa dela, elkar lotuta daude bost eszena banako. Ekintza eszenaren espazioan gauzatzen da, taula baten gainean ausaz botatako buruhausgarri baten piezak bezala.

Mekanismoa apurka-apurka azaleratzen da. Testuak ikus-entzuleak gidatzen ditu esperientzia honetan zehar. Esaldiak mozten dira, hitzak urratu egiten dira segundo batzuk beranduago berriro esateko. Gauza bera gertatzen da mugimendu eta soinuekin ere. Eszenako mugimendu horren edizioak bere lekua egiten du logikan, eta funtsezko galdera bat dakar: denbora erreala pelikula batean bezala moztu ahal badugu, zer geratzen da zatien artean?

Dokumentuaren akzioak

Iraila 2018 »
Iraila
AlAsAzOgOrLrIg
12
3456789
10111213141516
17181920212223
24252627282930
Urria 2018 »
Urria
AlAsAzOgOrLrIg
1234567
891011121314
15161718192021
22232425262728
293031
Azaroa 2018 »
Azaroa
AlAsAzOgOrLrIg
1234
567891011
12131415161718
19202122232425
2627282930