Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Agenda Oroitzen naiz...

Dokumentuaren akzioak

Oroitzen naiz...

Noiz 2011/10/02
16:00
Non Biarritz, Koliseoa
Hitzordua egutegira gehitu vCal
iCal

Mugaz gaindiko bere proiektuaren barruan, Malandain Ballet Biarritz Euskal Kultur Erakundearekin elkartu da bakarra den ikuskizun bat sortzeko. Je me souviens... Oroitzen naiz...

Euskal Herriko hiru dantzari ospetsu eta bikain− Jean Nesprias (84 urte), Philippe Oyhamburu (90 urte) eta Koldo Zabala (75 urte)− elkarrekin Mizel Théretek zuzenduko duen eta bakarra den koreografia batean. Hiruek eskaini diote bizitza dantzari (eta hortaz, euskal kulturari), eta buru eta bihotz ekin diote, oraindik ere haien barruan dirauen «su sakratu» batek bultzatuta.

Obra intimista hau, geldoa eta samurtasunez betea, keinu minimalistetan oinarritzen da. Hiru dantzariak eszenatokian zehar ibiliko dira, hainbat dantza «pausu» emango dituzte, azaldu egingo dira, haiei buruz hitz egingo digute eta bata bestearen babesa bilatuko dute. Sorkuntzaren gai nagusia dantzariaren gorputzaren eta gorputz-memoriaren zahartzea izango da. Euskal Herriko dantzaren hiru jeinuren eskutik iristen zaigun ikuskizuna. Haien gorputzen egiatasunean oinarrituta indarrez eta itxaropenez betetako mezua helaraziko digute.

Oroitzen naiz...

  • Koreografia: Mizel Theret
  • Dantzariak: Jean Nesprias, Philippe Oihanburu eta Koldo Zabala.

Dokumentuaren akzioak

« Ekaina 2018 »
Ekaina
AlAsAzOgOrLrIg
123
45678910
11121314151617
18192021222324
252627282930
« Uztaila 2018 »
Uztaila
AlAsAzOgOrLrIg
1
2345678
9101112131415
16171819202122
23242526272829
3031
« Abuztua 2018 »
Abuztua
AlAsAzOgOrLrIg
12345
6789101112
13141516171819
20212223242526
2728293031