Dokumentuaren akzioak
Organik: Irrintzi
Organik konpainiak Irrintzi lana eskainiko du.
Irrintzi: oihu zorrotz, ozen eta luzea, arnasaldi bakarrekoa. Hainbat eratan erabili izan da historian zehar, baina irrintziaren komunikazio-ahalmena aukeratuko dugu, alaitasun-adierazpen gisa jaurtitzen baita herri-jai eta halakoetan. Bat-bateko oihua da, askatzailea, eta enpatia eragiten du entzuleagan, emozionatu egiten du. Bibrazioa aterako diogu, eta soinura eta gorputzera eramango dugu. Gorputzak dar-dar egiten du, hala nola laurogei urtetan sartua den emakume haren gorputzak, zeina gero eta gaitasun gehiago ari baita galtzen, baina ez hainbeste ahotsean.
- Ideia: Natalia Monge
- Sorkuntza: Colectiva
- Dantzariak: Helena Golab, Natalia Monge
- Musika konposizioa: Laurentx Etxemendi
- Jantziak eta produkzioa: Organik
- Iraupena: 65 minutu
Dokumentuaren akzioak