Dokumentuaren akzioak
Olga Pericet + Daniel Abreu: La materia. De la leona a la invencible
*Barakaldoko 2025eko Viernes Flamencos jaialdiaren barne.
Olga Pericetek La Leona-rekin hasi eta La Invencible-rekin amaituko duen trilogiaren bigarren atala. Triptiko hori Antonio de Torres luthier mitikoaren (Almería, 1817-1892) gitarretan oinarritzen da. Pericetek flamenkoaren jatorrira egiten du bidaia hau, gitarra espainiar modernoaren aitatzat jotzen den almeriarrak egindako instrumentu liluragarriei buruz ikertzeko.
La Leona-rekin, Pericetek kanpotik begiratzen zion gitarrari; La Materia-rekin, ordea, barrutik, egurra, usaina, soinua eta isiltasuna gogora ekarriz. Ikuskizuna inflexio-puntu bat da bere ibilbidean, bere ibilbide osoaren oihartzunak bilduz, eta, aldi berean, bere hitzetan, “begiratzeko modu berri bat” proposatzen du.
La Materia-n, Daniel Abreu dantzari eta koreografoarekin elkartu da etiketa guztiak gainditzen dituen pieza bat zuzendu, koreografiatu eta interpretatzeko. Pericet eta Abreu –Dantzako Sari Nazionalak 2018an eta 2014an, hurrenez hurren– elkarrekin lehen aldiz eszenan.
Fitxa artistikoa:
- Zuzendaritza artistikoa eta jatorrizko ideia: Olga Pericet
- Sorkuntza, koreografia eta dantza: Olga Pericet, Daniel Abreu
- Gitarra: José Manuel León
- Baxua: Juanfe Pérez
- Perkusioa: Javier Rabadán
Dokumentuaren akzioak