Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Agenda Oinkari: ura gara bidean

Dokumentuaren akzioak

Oinkari: ura gara bidean

Noiz 2025/09/25
19:00
Non Hernani, Biteri Kultur Etxea
Hitzordua egutegira gehitu vCal
iCal
Tradizioa gara edo tradizioak egiten gaitu? Tradizioak olatuka funtzionatzen du edo guk sortzen ditugu tradizioaren olatu berriak? SAGEL taldearen eskutik, galderak erantzuteko galdera gehiago proposatzen dituen estraineko ikuskizuna da esku artean duzun hau.
 
Antzeko galderetatik abiatuz eta ura metafora gisa hartuta, Sakabi, Gelatxo eta Elgeta trikitilarien figurak eta euren ibilbidea gogoratu eta gorestea du helburu ikuskizun honek, euren kantu eta piezetatik abiatuta eta gaurko musika moldeetara ekarrita.
Partaideak:
  • Iñaki Letamendia atabalariak, perkusioaren oinarriak jarri eta findu ditu preseski ikuskizun honetarako, hainbeste urtetako bere musikako profesionaltasunari bere ukitu artistikoa ezarriz.
  •  Andoitz Antzizar trikitilariak, bere musika eta trikitixaren inguruko jakintza erraldoia batu dizkio ikuskizunari, tradizioa eta gaurkotasuna batzen direlarik bere figuran.
  • Izaro Markotegi abeslariak, ibilbide luzeko bere ahots xamur eta hauskorra ikusi eta batez ere, entzun ahalko da ikuskizunean zehar. Sentipenez eta irudimenez betetako ahots sentikor eta bakar bat.
  • Oinkari dantza taldeko kideak ere, Villabonako taldea euskal dantzen inguruan egiten ari diren irakurketa garaikidearen bi testigantza bikain dira. Euren gorputzak hizketan jardungo dira etengabe ikuslearen gorputzaldira iristeko asmoz.

Dokumentuaren akzioak

« Iraila 2025 »
Iraila
AlAsAzOgOrLrIg
1234567
891011121314
15161718192021
22232425262728
2930
« Urria 2025 »
Urria
AlAsAzOgOrLrIg
12345
6789101112
13141516171819
20212223242526
2728293031
« Azaroa 2025 »
Azaroa
AlAsAzOgOrLrIg
12
3456789
10111213141516
17181920212223
24252627282930