Dokumentuaren akzioak
Oinkari eta Hika: Itsasoaren emazteak
Euskal dantza tradizionala oinarri hartuta, Euskal Herriko kostaldeko arrantzaleen emazteen bizipenak kontatzen ditu. Hirurogei dantzari, lau musikari eta bi aktore bilduko dira taula gainean olatuaren joan etorrian, josi eta josi saretan barrena historia bizi eta hunkigarria harilkatuz. Salitre usaineko emakumeen historia da gurea. Haien begietatik dantzatu nahi dugu, euren ahotatik kantatu, edota euren esku minberatuen azal gaziez hitz egin. Itsasoaren emazteak dira, kostaldeko bizitzaren piper eta gatza. Saregileak ofizioz, sardinerak afizioz.
- Dantzariak: Oinkari Dantza Taldea (Villabona)
- Zuzendaritza eta dramaturgia: Agurtzane Intxaurraga
- Dantza garaikideko koreografoa: Maider Oiartzabal (Kukai Dantza Konpainia) / Hika Teatroa
- Aholkularitza koreografikoa: EK-ia Kolektiboa / Kukai Dantza Konpainia
- Musika originala eta zuzendaritza: Pello Ramirez
- Musikoak zuzenean: Angel Unzu, Xabier Zeberio, Fredi Pelaez eta Pello Ramirez
- Aktoreak: Miren Gojenola eta Agurtzane Intxaurraga
- Soinu diseinua: Mikel Fernandez
- Argien diseinua: Xabier Lozano
- Eszenografia errealizazioa: Eskenitek
- Argazkiak: Karlis Medrano
- Banaketa: HIKA Teatroa (633252200) hika@hikateatroa.com
Dokumentuaren akzioak