Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Agenda Núria Guiu: Spiritual Boyfriends

Dokumentuaren akzioak

Núria Guiu: Spiritual Boyfriends

Noiz 2021/12/16
19:00
Non Bilbo, Azkuna Zentroa
Hitzordua egutegira gehitu vCal
iCal

EszenAZ-en denboraldiak abenduan jarraituko du, Núria Guiu koreografo bartzelonarraren Spiritual Boyfriends-ekin: gorputzaren eta boterearen arteko erlazioaren inguruko bakarlan bat. Antzezlana hizkuntza fisiko, bisual eta teatralaren bidez jorratzen da, hizkuntzen arteko mugak eta «autobiografia/errealitatea» eta «fikzioa» terminoen artekoak uztartuz.

2019an, Likes pieza eszenikoa aurkeztu zuen Azkuna Zentroan. Sare sozialei eta «atsegin dut» famatuen balioari buruzkoa zen, eta bizi dugun garai digitalari buruzko hausnarketa bat egiten zuen. Bada, horren ondoren, Zentrora itzuli da artista Spiritual Boyfriends sorkuntza berriarekin.

Núria Guiuk, lan honetan, yogaren praktika aztertzen du; yogaren ikerketa dokumental eta ikonografiko bat egiten du: yogako jarreren eraikuntza historikoa eta jarrerek gorputzei rol, arau eta botere-egiturak nola ezartzen dizkieten, autodiziplinaren, osasunaren eta edertasunaren kultura bat sortzen baitute. Egungo yoga, praktika espiritual bat bada ere, gorputzaren kapitalizazioan harrapatuta dago, hainbat kontzepturen bidez, hala nola edertasuna, osasuna eta autoterapiaren inguruko objektu fetitxeen industria.

Artistaren arabera, «digitaltasuna desirarako espazio bat bezala eztabaidatzen da, baina baita kontrolerako espazio bat bezala ere, droga eta psikotropiko kolektibo bezala; arima (Interneten, entitate lurrunkor, birtual eta informatibo bezala ulertuta) gorputzaren materialtasunetik askatzen da eta nonahi eta modu ikusezinean behatu, ukitu eta manipulatu daiteke».

Núria Guiuk zera galdetzen dio bere buruari: Zer rol jokatzen du Internetek immaterialtasunari, maitasunari, botereari, politika neoliberalei eta horien kontrol eta zaintza sozialeko teknikei dagokienez?

Dokumentuaren akzioak

Iraila 2022 »
Iraila
AlAsAzOgOrLrIg
1234
567891011
12131415161718
19202122232425
2627282930
Urria 2022 »
Urria
AlAsAzOgOrLrIg
12
3456789
10111213141516
17181920212223
24252627282930
31
Azaroa 2022 »
Azaroa
AlAsAzOgOrLrIg
123456
78910111213
14151617181920
21222324252627
282930