Neguko Ataria
- https://dantzan.eus/agenda/neguko-ataria
- Neguko Ataria
- 2026-10-26T10:00:00+01:00
- 2026-11-06T19:00:00+01:00
Noiz
2026/10/26 10:00 - 2026/11/06 19:00
Neguko erritoen, maskaraden eta inauteri tradizionalen inguruko egitaraua. Zinema, ikerketa, solasaldia eta sorkuntza artistikoa uztartuko ditu.
- Urriaren 26tik azaroaren 6ra arte: Julien Raminaren Algo se viste de fiesta... akuarela-erakusketa bisitatu ahal izango da.
- Urriaren 29an, 18:00etan: Óliver del Nozalek zuzendutako Sustraiak dokumentalaren proiekzioa eta solasaldia egingo dira.
- Azaroaren 5ean, 17:00etan: Óscar J. Gonzálezen hitzaldia eta emakumeek maskaradetan duten parte-hartzeari buruzko mahai-ingurua (18:30ean) izango dira.
Jarduera guztiak irekiak eta doakoak dira, eta EHUko Letren Fakultateko Gradu Aretoan egingo dira.