Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Agenda [Bertan behera] Myriam Perez Cazabon: "HIRU (3)"

Dokumentuaren akzioak

[Bertan behera] Myriam Perez Cazabon: "HIRU (3)"

Noiz 2020/03/18
17:00
Non Donostia, Tabakalera
Hitzordua egutegira gehitu vCal
iCal

OHARRA: COVID-19 gaitzaren aurreko neurriak direla eta bertan behera gelditu da ekitaldia.

LABO GO22.
Sortutakoak 15 aukeratutako proiektua.

  • 17:00 - 19:30 Entsegu irekia.
  • 19:30 - 20:30 Erakustaldia + Solasaldia.

 

HIRU(3) aukera berriak eraikitzeko helburuarekin planteatutako Myriam Perez Cazabon koreografoaren proiektu berria da, sorkuntza prozesuari eta ibilbideari garrantzia eman nahi diona. Laborategi ideia batetik abiatuta, ikerketan eta kontzeptuen transmisioan sakonduz, prozesuari beharrezko denbora eskeintzeko ahalegina da. Biltzen ditu, beraz, sormen prozesurako lan-egitura sendo bat garatzeko eta lengoaia pertsonala definitzeko helburuak, zeinak oinarritzat hartuz, material koreografikorekin esperimentatzeko aukera erreztuko duten. Komunikazioaren eraikuntzan beharrezkoak diren entzutean eta begiradan sakontzenko saiakera da.

HIRU(3), hiru bizikidetza atal edo espazio eszenaratzen dituen ez-ohiko espazioetarako dantza-lan esperimental bat da. Gertaerek izaera zikliko bat izan ohi dute. Haisera, korapiloa eta amaiera. Edo hurrengo hasiera bat… Gertaera orok bere ondorioa baitu. Hiru atal, non distantziak eta denborak eragina duten, non pertsonaien arteko erlazioek eta begiradek dimentsio desberdinak hartzen dituzten: hiru pertsona, hiru gune eta hiru une. Lehen, orain eta gero…

Egun desegonkortasuna nagusi den garaia izanik, gertaeren izaera ziklikoa isladatu nahi du HIRU(3)-k: oreka eta desorekaren arteko muga zehazgabea, joan-etorrien errepikapen mugagabea. HIRU (3) eraldatzeari buruz ari baitzaigu, begietara begiratzeari buruz. Eta aukera berriei buruz: “El encuentro. Los ojos. Una despedida. Y los espejos”. INVISIBLE – Victor Iriarte. Zimendu zehatzetatik habiatutako pieza moldagarri eta eraldagarri bat da, une bakoitzean bizigarria dena. Etengabeki eraikitzen den dantza lana.

Fitxa

  • Dantzariak: Eneko Gil, Leire Otamendi, Beñat Urretabizkaia, Olaia Valle.
  • Kanpo begirada: Mizel Theret.
  • Zuzendaritza: Myriam Perez Cazabon.

Dokumentuaren akzioak

Abuztua 2020 »
Abuztua
AlAsAzOgOrLrIg
12
3456789
10111213141516
17181920212223
24252627282930
31
Iraila 2020 »
Iraila
AlAsAzOgOrLrIg
123456
78910111213
14151617181920
21222324252627
282930
Urria 2020 »
Urria
AlAsAzOgOrLrIg
1234
567891011
12131415161718
19202122232425
262728293031