Dokumentuaren akzioak
Mutxikoaren eguna
Datorren urriaren 8an ospatuko da Mutxikoaren Eguna Arrangoitzen, dantza-jauziak dantzatzea maite dutenen urteroko biltzar handia. Mutxikoak goiz eta arratsaldez, eta musika eta dantza ekitaldiak izango dira Arrangoitzen ohi bezala.
Mutxikoaren eguna Arrangoitzen
- 11:30ean, Herriko Plazan: Betti Beteluri omenaldia, mutxikoak, herriko eta ohizko dantzak. Ezpeletako Txaranga eta Gaita Luze taldeak alaiturik.
- 12:30ean, Natura antzokian: Txakatuk Uztaritzeko txaranga gaztea, Txistuk’has eta Ezpeletako txaranga.
- 16:00etan, Natura antzokian: Oñatz Dantza Taldea (Oñati - Gipuzkoa), Burrunka Mugatik At eta Baztango Dantzariak (Elizondo - Nafarroa).
- 18:00etan Mutxikoak eta herriko dantzak. Musika : Kiki Bordatxo eta Uztaritzeko Gaiteroak.
Dokumentuaren akzioak