Mutis-Lökke: Cuerpos que se entregan a aquello que va a desaparecer

  • Mutis-Lökke: Cuerpos que se entregan a aquello que va a desaparecer
  • 2026-10-16T19:00:00+02:00
  • 2026-10-16T20:00:00+02:00
  • *Bilboko 2026ko BAD BILBAO – Antzerki eta Dantza Garaikidearen Jaialdiaren barne. Nola sentitzen dugu denboraren igarotzea? Zer geratzen da desagertzen den horretatik? Olatz de Andrések zuzendutako Cuerpos que se entregan a aquello que va a desaparecer lanak denboraren pertzepzioa aztertzen du, gorputzaren eta mugimenduaren bidez, dimentsio ukigarri eta poetiko batetik. Errepikapena abiapuntu hartuta, dantzariek keinuak eta mugimenduak berriz egiten dituzte, horiek eraldatu eta pixkanaka higatzen diren arte. Begizta eta aldaketen bidez, amaierarik gabeko koreografia bat eraikitzen dute, denboraren joana, neke fisikoa eta gorputzen presentzia agerian uzten dituen bidaia hipnotiko bat. Dantza, bere izaeraz iragankorra den artea, orainaren lekuko bihurtzen da: desagertu egingo den horri gorputza emateko eta, une batez bada ere, denbora dardarka sentitzeko gonbita.
Mutis-Lökke: Cuerpos que se entregan a aquello que va a desaparecer
Noiz

2026/10/16 19:00-20:00

Non

Bilbo, Harrobia Eskena

*Bilboko 2026ko BAD BILBAO – Antzerki eta Dantza Garaikidearen Jaialdiaren barne.

Nola sentitzen dugu denboraren igarotzea? Zer geratzen da desagertzen den horretatik? Olatz de Andrések zuzendutako Cuerpos que se entregan a aquello que va a desaparecer lanak denboraren pertzepzioa aztertzen du, gorputzaren eta mugimenduaren bidez, dimentsio ukigarri eta poetiko batetik.

Errepikapena abiapuntu hartuta, dantzariek keinuak eta mugimenduak berriz egiten dituzte, horiek eraldatu eta pixkanaka higatzen diren arte. Begizta eta aldaketen bidez, amaierarik gabeko koreografia bat eraikitzen dute, denboraren joana, neke fisikoa eta gorputzen presentzia agerian uzten dituen bidaia hipnotiko bat. Dantza, bere izaeraz iragankorra den artea, orainaren lekuko bihurtzen da: desagertu egingo den horri gorputza emateko eta, une batez bada ere, denbora dardarka sentitzeko gonbita.