Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Agenda Musekintza Jaialdia 2022/2023: "Desªnuda"

Dokumentuaren akzioak

Musekintza Jaialdia 2022/2023: "Desªnuda"

Noiz 2022/10/29
13:00
Non Gernika-Lumo, Europako Herrien Parkea
Hitzordua egutegira gehitu vCal
iCal

MusEkintza 2022/2023 jaialdiaren barruan.

Bizkaiko Foru Aldundiak antolatzen duen Bizkaiko Museoetako Arte Eszenikoen Jaialdiak urriaren 29an eskainiko du hurrengo ekitaldia, 13:00etan. Oraingo honetan dantza garaikide eta esekiko ikuskizun bat eskainiko du, korapiloaren eta hutsera biluzik ematearen ingurukoa. Jaialdiak 2022ko irailetik 2023ko ekainera bitarteko ikuskizunak eskainiko ditu Bizkaiko hamaika agertokitan, hau da, honako foru museo eta espazio hauetan: la Encartada fabrika museoa Balmasedan, El Pobal burdinola Muskizen, Bakioko Txakolinaren Museoa-Txakolingunea, Euskal Herria Museoa Gernikan, Arkeologi Museoa Bilbon, Arrantzaleen Museoa Bermeon eta Muñatones Gaztelua. Aurten, gainera, lau gune berri gehitu dira: Bilboko Mariaren Bihotza plazako aztarnategia, Berreginen Museoa, Gernika-Lumoko Europako Herrien Parkea eta Kortezubiko Santimamiñe.

Ikuskizunetara joateko, aldez aurretik erreserba egin behar da, ekitaldia egingo den museora deituz edo mezu elektroniko bat idatziz. MusEkagintzari buruzko informazio guztia hemen kontsulta daiteke: https://www.bizkaikoa.bizkaia.eus/

Bizkaiko Foru Aldundiak abian jarritako MusEkintza jaialdiak urriaren 29an eskainiko du kartelaren barruko hirugarren ikuskizuna. Oraingo honetan, Gernika-Lumoko Europako Herrien Parkea izango da eszenatokia, non Desanuda deritzon ikuskizuna antzeztuko baita, dantza garaikide eta esekiko ikuskizun bat, Maitane Sarralderen eskutik. Egitura flotatzailearen eta hartatik zintzilikatzen diren elementu pendularren artean elkarreraginez, diziplinarteko pieza honek gorputz irentsiari eta gorpuzkera ugarien inguruan ikertzen du, korapilo bat itoaraztearen eta horrek eragiten duen ezegonkortasunaren aurrean. Desanuda ikuskizunera doazen pertsonek gorputz bat aurkituko dute, korapilo bat eginda, soka-mutur solte baten bila.

MusEkintza 2022-2023

MusEkintza eszenatoki berrietara hedatzen da eta ekitaldi honetan, zinema, antzerkia, ilustrazioak, musika eta estilo askotako dantzaz gain, poesia, eskultura, moda eta bertsolaritza
ardatz dituzten ikuskizunak eskainiko dira. Hamaika ikuskizun eskainiko dira irailetik ekainera bitartean Bizkaiko hainbat eskualdetan. Foru erakundeak antolatutzen duen MusEkintzak irailaren 10ean eskaini zuen lehen ikuskizuna,
eta, ildo beretik, hasiera eman zion hilero Bizkaiko museo edo leku historiko bat bisitatuko duen jaialdi bati, geltoki bakoitzean ikuskizun desberdina eskainiz.

Jaialdia 2023ko ekainera arte ospatuko da Bizkaiko historiaz beteriko hamaika eszenatokitan: la Encartada fabrika museoa Balmasedan, El Pobal burdinola Muskizen, Bakioko Txakolinaren Museoa-Txakolingunea, Euskal Herria Museoa Gernikan, Arkeologi Museoa Bilbon, Arrantzaleen Museoa Bermeon eta Muñatones Gaztelua. Aurten, gainera, lau gune berri gehitu dira: Bilboko Mariaren Bihotza plazako aztarnategia, Berreginen Museoa, Gernika-Lumoko Europako Herrien
Parkea eta Kortezubiko Santimamiñe Espazio horietan hainbat diziplina artistikotako ikuskizunak izango dira: zinema, antzerkia, musika, ilustrazioak, poesia, eskultura, moda, bertsoak eta hainbat dantza-estilo, hala nola airekoa,
flamenkoa, garaikidea, pole dancea,...

Arte eszenikoetan aberatsa den programazio honek ikusleen esperientzia indartuko du, espazio bakoitzerako argiztapen eta proiekzio dekoratibo espezifiko bati esker. Argiztapena, bideo- eta soinu-proiekzio mapeatuak dituen girotzea lortuko da, aukeratutako espazioan museo bakoitzean egiten den ekitaldi artistikoaren aurreko urratsari lagunduko dion esperientzia sortzeko.

Ikuskizunetara joateko beharrezkoa da aldez aurretik erreserba egitea joan nahi den ekitaldia egingo den museo edo gune bakoitzean. MusEkintzari buruzko informazio guztia hemen kontsulta daiteke: https://www.bizkaikoa.bizkaia.eus/

Askotariko diziplina artistikoak biltzen ditu MusEkintzak

Bigarren edizio honetan MusEkintzak diziplina artistiko berriak gehitu dizkio bere programazioari eta zinema, antzerkia, musika, ilustrazioak, poesia, eskultura, moda, bertsoak eta hainbat dantza-estilo eskaintzen ditu, hala nola airekoa, flamenkoa, garaikidea, pole dance, etab.

Dokumentuaren akzioak

« Urria 2024 »
Urria
AlAsAzOgOrLrIg
123456
78910111213
14151617181920
21222324252627
28293031
« Azaroa 2024 »
Azaroa
AlAsAzOgOrLrIg
123
45678910
11121314151617
18192021222324
252627282930
« Abendua 2024 »
Abendua
AlAsAzOgOrLrIg
1
2345678
9101112131415
16171819202122
23242526272829
3031