Dokumentuaren akzioak
Mizel Théret: Hiru zitroin lur hotzean
dFERIA 2014 MUGAK
Ikuskizuna Beñat Achiaryk grabatutako amodiozko kantuetan oinarritzen da. Kantu guztiak lirikotasun handiz jantziak dira, bai testu, bai musika aldetik. Dantza bere aldetik, literaltasunaren eta abstrakzioaren artean kokatzen da, baitare lirismoaren eta sentimendurik ezaren artean. Helburua, “tonu-erdiko” dantza baten asmatzea izaten da. Koreografia mailan, idazketa lanak soloak eta bikoteak azpimarratzen ditu, “minimalismoan” oinarritzen den dantzarako.
- Zuzendaria: Mizel Théret
- Koreografia: Mizel Théret
- Dantzariak: Eneka Bordato Riaño, Gaël Domenger, Johanna Etcheverry, Mizel Théret
- Musika: Beñat Achiary (grabazioak), Sofia Gubaidulina, Pascal Gaigne, Evan Parker, Pello Ramirez
- Argiztapena: Frédéric Béars
Laguntzaileak: CCN Malandain Ballet Biarritz, Euskal Kultur Erakundea, La FuNdicIOn Aretoa.
Dokumentuaren akzioak