Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Agenda Mizel Theret: Diagonalean Zehar

Dokumentuaren akzioak

Mizel Theret: Diagonalean Zehar

Noiz 2020/10/09
20:00
Non Bilbo, La Fundicion
Hitzordua egutegira gehitu vCal
iCal

Loraldia 2020 jaialdiaren barruan.

Diagonalean zehar bakarkako dantza-pieza bat da, jestu bakar baten inguruan sortua, hain zuzen esku-huskako pilotariarena. Hala ere, pieza horrentzat pilotariaren jestua bere jatorrizko testuingurutik ateratua da, erreferentzia guziak diluitzeko, soilik material abstraktu bat ukaiteko gisan.

Jestu bakar hori, denboran eta espazioan nola moldatzen den, horixe da pieza hunen ardatz nagusia. Piezan zehar, jestua sekulan ez da bere osotasunean emana, beti moztua baita, bai bere ibilbideetan, bai bere bultzadetan. Ondorioz, amaitu gabeko jestuari buruzko dantza-pieza bat da.

Erran daiteke ere, jestuaren heriotzari buruzko pieza bat dela.
Burutzeko ezintasun horren aintzinean, jestua agortzera eta hiltzera doa, desagertzen ari den mundu baten pare.

Agertoki biluzi batean, gorputz bakar bat, eta dantza soilik. Dantza araztu bat, errepikatzean oinarriturik, diagonal bakar batean osoki zabaltzen dena, isiltasunarekin elkarrizketan.
Batez ere oroimenari lotua den dantza bat.

Hertsapen guzi hoietatik abiatu nahi izan dut (jestu bakar bat,
diagonal bat, isiltasuna, eszenatokia hutsa), nere dantzan benetako askatasuna kausitzeko. / Mizel Théret

  • Koreografia, danza: Mizel Théret
  • Soinua: euri soinu batzuk | isiltasuna (pieza hunen elementu nagusia)
  • Testua (euskaraz) eta ahotsa: Mizel Théret
  • Konpoko begiradak: Johanna Etcheverry, Bertha Bermudez
  • Iraupena: 50 min
  • Ekoizpena "Traversée" elkartea
  • Argazkia: David Herranz, Olivier Houeix

Dokumentuaren akzioak

Maiatza 2021 »
Maiatza
AlAsAzOgOrLrIg
12
3456789
10111213141516
17181920212223
24252627282930
31
Ekaina 2021 »
Ekaina
AlAsAzOgOrLrIg
123456
78910111213
14151617181920
21222324252627
282930
Uztaila 2021 »
Uztaila
AlAsAzOgOrLrIg
1234
567891011
12131415161718
19202122232425
262728293031