Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Agenda Matxalen Bilbao: Serenity Suite (Entsegu irekia)

Dokumentuaren akzioak

Matxalen Bilbao: Serenity Suite (Entsegu irekia)

Noiz 2021/12/13
19:00
Non Donostia, Victoria Eugenia Antzokiko Klub Aretoa
Hitzordua egutegira gehitu vCal
iCal

deia Serenity Suite dantza piezaren 15 minutuko zati bat irudikatzea da eta emanaldiaren ostean ikusleekin partekatzea piezaren sorkuntza prozesuaren zenbait gako aurkeztea. Lana aztertzeko eta dantzaren lengoaia hurbiltzeko solasaldirako gunea. Denboraren joana eta transmisioa obraren gai gisa, nola ekin eta gorputzera eraman, zer iturri, nola sortzen da idazketa koreografikoa, zein tresna?

  • Zuzendaria: Matxalen Bilbao
  • Antzezleak: Natalia García, Matxalen Bilbao
  • Argien Disenua: David Alcorta
  • Jatorrizko Musika: Itziar Madariaga
  • Testuak: Adriana Barenstein
  • Argazkiak eta bideoa: Itxaso Beistegui, Benoit Martrenchar
  • Ekoizpena: Isabel Jiménez Infinita Escena
  • Laguntzaileak: Kultur Leioa, Utopian (Getxo), La FuNdicIOn, CCN Malandaín Ballet Biarritz, Azkuna Zentroa.
  • Banaketa: Cristina Pérez Sosa
  • Eskerrak: Espacio Espiral Santander
  • Diru Laguntza: Eusko Jaurlaritzako Kultura Departamentua

"Serenity Suite" heldutasun artistiko handia duen pieza da, koreografiaren idazketari nahiz interpretazioari dagokionez. "Denboraren joanari" dagokion gaiak pieza osoa zeharkatzen du, sotiltasunez, nostalgiarik gabe. Duo honetan Matxalenek "espazio-denbora" kudeatzen duen esperientzia erakusten jarraitzen du. Denboraren joanak eta transmisioarenak bereziki hunkigarri bihurtzen du duo hau, adierazkortasun neurritsu eta bikainekoa.

Sarrera dohainik izango da. Bi sarrera gehienez pertsona bakoitzeko. Entsegu irekian parte hartzeko nahitaezkoa da erreserba egitea. Plaza-kopurua mugatua da, beraz onarpena izen emate lehentasunaren arabera izango da.

Oharra: Erreserba egiteko azken eguna abenduaren 8a (12:00etan) da, asteazkena

Dokumentuaren akzioak

« Azaroa 2025 »
Azaroa
AlAsAzOgOrLrIg
12
3456789
10111213141516
17181920212223
24252627282930
« Abendua 2025 »
Abendua
AlAsAzOgOrLrIg
1234567
891011121314
15161718192021
22232425262728
293031
« Urtarrila 2026 »
Urtarrila
AlAsAzOgOrLrIg
1234
567891011
12131415161718
19202122232425
262728293031