Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Agenda Martha Graham konpainia

Dokumentuaren akzioak

Martha Graham konpainia

Noiz 2017/06/01
20:30
Non Gasteiz, Principal Antzokia
Hitzordua egutegira gehitu vCal
iCal

Martha Graham (Pittsburgh, 1894 – New York, 1991) dantzari eta koreografo estatubatuarra zen eta hark dantza modernoan izandako eragina Picasso-k arte plastikoetan edo Stravinsky-k musikan izandakoarekin pareka daiteke. 1998an, TIME aldizkariak ‘Mendeko Dantzari’ izendatu zuen. Interpretatzaile handiek, horien artean, Bette Davis, Kirk Douglas, Madonna, Liza Minelli edo Gregory Peck-ek, harengandik ikasi zuten gorputza adierazpen-tresnatzat erabiltzen.

1926an, Graham-ek Martha Graham Dance Company sortu zuen eta ospe handia lortu zuen dantza modernoan egindako berrikuntzengatik. Eratu zenetik, dantza garaikideko konpainia liderra izan da; 50 herrialde baino gehiagoren txaloak jaso ditu eta esparrurik onenetan aritu da, baita, Egiptoko piramide handien oinetan edo Atenasko Akropoliko Herodes Atticus Antzoki zaharrean ere. Egun, Martha Graham Dance Company konpainiak sortzailearen maisulanak indar handiz erakusten jarraitzen du beste artista garaikide batzuekin batera.

Dokumentuaren akzioak

Iraila 2019 »
Iraila
AlAsAzOgOrLrIg
1
2345678
9101112131415
16171819202122
23242526272829
30
Urria 2019 »
Urria
AlAsAzOgOrLrIg
123456
78910111213
14151617181920
21222324252627
28293031
Azaroa 2019 »
Azaroa
AlAsAzOgOrLrIg
123
45678910
11121314151617
18192021222324
252627282930