Dokumentuaren akzioak
Markeliñe: Julietas, Romeo Circo
Aldaketaren eta dramaren kontzeptuak abiapuntu hartuta, ikuskizun honetan kapela batzuk Shakespearen istorio unibertsala kontatuz joango dira, noren buruan pausatzen diren arabera. Montesco eta Capuleto koruak tirabiran dabiltzate antzina-antzinatik. Haiek dira amodiozko istorio hau eragozten dutenek. Korua kontzientzia da, legea irudikatzen du. Honen aurrean, Romeo eta Julieta gizabanakoaren nortasuna dira, transgresioa. Gorputz-antzerkia, fisikoa eta keinu antzerkia. Zirkuaren hizkuntzarekin kontatutako klasiko bat. Komediatik dramara mugitzen den ibilbidea. Gaztarotik heldutasunerako bidaia.
- Ideia eta dramaturgia: Markeliñe
- Koordinazioa: Joserra Martínez
- Antzezleak: Maitane Azpiroz, Itziar Fragua/Sandra F. Agirre Javier García "Mimo", Garazi Pascual, Begoña Peñaranda
- Musika: Jim Pinchen
- Off ahotsa: Sandra F. Agirre
- Argiztapen diseinua: Paco Trujillo
- Jantziak: Marieta soul espacio creativo
- Koreografiak: Mar Garcia
- Argazkiak: Gerardo Sanz
- Ekoizpena: Markeliñe;
- Ekoizpen exekutiboa: Iñaki Egiluz
- Kudeaketa: Jon Kepa Zumalde
- Sustapena: Gloria Hernandez
- Iraupena: 60 minutu
Dokumentuaren akzioak