Dokumentuaren akzioak
Mario Bermudez - Catherine Coury: Duet Alanda
Duet Alanda lan koreografikoak hainbat etniaren elkarguneez hitz egiten du: elkargune historikoak, lurraldekoak edota estetikoak. Mario Bermudez Gil eta Catherine Coury erritu-dantzetako mugimenduen ikerketatik abiatu dira –dantza ezagunak zein besterenak– beren lengoaia koreografikoarekin konektatzeko. Elkarrekin sortzen duten atmosfera atenporalean Catherineren sustrai amerikarrak Mariok bere jatorrian (Jaen) dituenekin elkarlotzen dira.
Indarraz eta jariotasunaz markatuta, bikote honen lanak kulunka egiten du tentsioaren eta samurtasunaren artean, anabasaren eta baretasunaren artean. Duet Alanda edozein arima bidaiarik ikusi, sentitu eta ulertu ahal duen obra bat da.
- Koreografia: Mario Bermudez Gil
- Zuzendari laguntzailea: Catherine Coury
- Dantzariak: Catherine Coury eta Mario Bermudez Gil
Dokumentuaren akzioak