Dokumentuaren akzioak
María Salgado: Orientada a stein
*2025eko Lotura Mekanikoak Performance Zikloaren barne.
Irakurri ditudan poeta guztien artean, Gertrude Steinek erakutsi dit hobekien idazketaren eta ahozkotasunaren arteko banaketa faltsua hausteko bidea, eta itxura neutraleko edozein aditz-ordena, patriarkatuarena kasu, desegiteko irrika. Pieza honetan, Steinen eragin handiena duten nire testuetako batzuk partekatzen ditut: Salitre eta Hacía un ruido poemak, Die 1, die eine 3 wurde piezako testu bat, eta Deja a ella probar. Un fragmento de «Patriarchal poetry» de Gertrude Stein performancea.
María Salgadok (Madril, 1984) performancea eta idazketa uztartzen ditu munduarekin eta desioarekin, mundunahiarekin, konektatuko duen soinu baten bila. MAC Montreal (De lengua Trois (three) pieces), WKV Stuttgart (Die 1, die eine 3 wurde), MACBA (Lírica/3), Museo Reina Sofía (Deja a ella probar) eta Teatro La Abadia (Baldío dorado) espazioetan bakarkako performanceak aurkeztu ditu. Fran MM Cabeza de Vaca musikagilearekin batera, Jinete Último Reino lan eszenikoen trilogia sortu zuen, eta hainbat testuingurutan zehar ibili ziren, hala nola 39 Festival de Otoño edo auawirleben Teaterfestival jaialdietan. Argitaratu dituen azken liburuak Orientada a Stein, REKORD eta Salitre dira, eta El Momento analírico saiakera. Madrilgo Seminario Euracaren kide da, gaur egungo hizkuntza eta krisia ikertzen dituen ikerketa taldearena. Salgadok hiri horretan du bizilekua eta hor egiten ditu bere gauzak.
Dokumentuaren akzioak