Mari Zaunka: Leiho zikin, zeru garbi
- https://dantzan.eus/agenda/mari-zaunka-leiho-zikin-zeru-garbi
- Mari Zaunka: Leiho zikin, zeru garbi
- 2026-09-18T19:00:00+02:00
- 2026-09-18T21:00:00+02:00
- Espazio fisiko eta testuinguru konkretuek gorputzean eta genero jarreran duten eragina aztertzen da ‘Leiho zikin, zeru garbi’ lanean. Mugimenduaren eta ahotsaren lanketatik emakumearen espazioa erreklamatzeak zertan datzan hausnartzeko saiakera bat da. Emakume izatearen inguruko kezkek azaleratzen dituzten desorekek eta gorpuztuta ditugun zalantzazko egoerek garamatzate emakumearen espazio komunikatiboa, espazio fisikoa, denbora espazioa, bereganatzeko beharrera, baita ere horiek aldarrikatzeko gogora. Batik bat emakumea objetu huts izatetik, emakumea bera ahalduntzera dagoen bidea uztartzen da. Fitxa artistikoa: Dantzari eta sortzaileak: Nerea Gurrutxaga eta Oihana Vesga Argi diseinua: Andoni Mendizabal Jantziak: Lurdes Arruti Kanpo begirada: Maria Ibarretxe eta Ibon Salvador Argazkiak: Etanowski
Noiz
2026/09/18 19:00-21:00
Non
Galdakao, Muguruko landa