Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Agenda Margarida Montenÿ+Carminda Soares: Simulacro

Dokumentuaren akzioak

Margarida Montenÿ+Carminda Soares: Simulacro

Noiz 2025/10/12
19:00
Non Bilbo, La Fundición
Hitzordua egutegira gehitu vCal
iCal

*2025eko Dantzaldia - Bilboko Nazioarteko Dantza Jaialdiaren barne.

"Simulacro" intimitate-, errepikapen- eta erresistentzia-lana da eta partekatutako memorien pasarteek zeharkatzen dituzten eguneroko bizitzako ekintza eta keinuen multzoan oinarritzen da. Etengabe jarduten ari diren gorputz bik beren gertutasunaren mugak aztertzen dituzte, keinuaren endekapenezko izaeraren bidez. Hala, espazio lausoa sortzen da egiazkoaren eta eszenifikatuaren artean, kalteberatasun-, itxaropen- eta tentsioegoerak indartzen dituela.

Carminda Soares jakintza-alor anitzeko artista da (dantza, performancea eta idazmena). Horren lanaren ezaugarri nagusia da bitarteko koreografiko eta testual berrien bila ari dela eta, horrela, intimitate-, erresistentzia- eta eraso-egoerak esploratzen dituela. Antzezle eta sortzailekide gisa, hauekin ari izan da elkarlanean, besteak beste: Catarina Miranda, Lisa Freeman, Ao Cabo Teatro edo Ballet Contemporâneo do Norte. Margarida Montenÿek zirkuaren eta arte performatiboen esparruan lan egiten du. Jakintza-alorren mugak gainditzen dituen ikuskera baten bila ari da bere ikerketa eta jardute koreografikoan. 2024an, Coliseu do Porto Ageas -Artista Gazteen Saria lortu zuen. Antzezlari moduan, hauekin ari izan da elkarlanean, besteak beste: Ballet Contemporâneo do Norte / Portugalgo Orkestra Filarmonikoa, Miguel Pereira, Companhia Erva Daninha, Circo Caótico edo Grandpa’s Lab.

Fitxa artistikoa:

  • Kontzeptuaren sortzaileak eta antzezleak: Margarida Montenÿ, Carminda Soares
  • Musika-konposizioa: Antonio Marotta
  • Argiztapenaren diseinua: Out Cube - João Monteiro
  • Argiztapen-laguntzaileak: Ricardo Pinto, Francisco Monteiro
  • Dramaturgiaren aholkularia: Catarina Miranda
  • Koprodukzioa: Instável - Centro Coreográfico/Teatro Municipal do Porto; Teatro das Figuras
  • Sorkuntzarako laguntza: Ficha Tripla/Produção D’Fusão

Dokumentuaren akzioak

« Otsaila 2026 »
Otsaila
AlAsAzOgOrLrIg
1
2345678
9101112131415
16171819202122
232425262728
« Martxoa 2026 »
Martxoa
AlAsAzOgOrLrIg
1
2345678
9101112131415
16171819202122
23242526272829
3031
« Apirila 2026 »
Apirila
AlAsAzOgOrLrIg
12345
6789101112
13141516171819
20212223242526
27282930