Manuel Liñán: Bailaor@
- https://dantzan.eus/agenda/manuel-linan-bailaor
- Manuel Liñán: Bailaor@
- 2026-11-06T20:00:00+01:00
- 2026-11-06T21:15:00+01:00
2026/11/06 20:00-21:15
Barakaldo, Barakaldo Antzokia
«Flamenkoa A-rekin eta O-rekin, @ ikurrarekin». Manuel Liñánek ez du azalpen handirik behar bere azken sorkuntza aurkezteko: dantza egin nahi du, eta dantzaren bidez ospatu urteetan eraikitzen joan den identitate artistikoa. Bailaor@ ez da ikerketa edo esperimentazio ariketa bat, aitortza eta onarpen keinua baizik. Bakarkako errezital honetan, artistak bere ibilbidean zehar landutako hizkuntza eszenikoa eta estetika pertsonala erakusten ditu, flamencoaren tradiziotik abiatuta, generoari, rolei eta identitateari buruzko konbentzioak zalantzan jarriz.
Gitarra eta kantuaren laguntzarekin, Liñánek hainbat dantza aurkezten ditu, kontakizun dramatiko baten beharrik gabe: gorputza da ardatza, eta dantza bera ospakizunaren muina. Izenburuko @ ikurrak genero bitarretik harago kokatzen den identitate bat adierazten du, artistak bere egiten duen izendapen bat. Errezitalaren uneetako batek, gainera, Mario Maya maisuari omenaldia egiten dio, haren cantiña baten bidez. Bailaor@ norberaren burua den bezala agertzeko eta flamenkoaren barruan askatasunez dantzatzeko aldarria da.
Fitxa artistikoa
-
Zuzendaritza, koreografia eta dantza: Manuel Liñán
-
Gitarra: Francisco Vinuesa
-
Kantua: Juan de la María, José Manuel Fernández, Miguel Heredia, Manuel de la Nina eta Sebastián del Puerto
-
Jantziak: Ernesto Artilló
-
Jantzien gauzatzea: Lidia Valle eta Carlota Caro
-
Argiztapen-diseinua: Gloria Montesinos A.a.i.
-
Soinu-diseinua: Ángel Olalla
-
Produkzio exekutiboa eta managementa: Ana Carrasco / Peineta Producciones