Dokumentuaren akzioak
Malandain Ballet Biarritz: Sirènes
Sirènes Martin Harriaguek sortua da, zeina saritua izan baitzen Koreografo Gazte klasiko eta neoklasikoen lehiaketan (Biarritzen antolatua, 2016an, Pôle de Coopération Chorégraphique du Grand Sud-Ouest-en baitan). Obra hau elezaharretako sirenen ezaugarri aldakorrak atera, batzuk besteekin nahasi eta mitoez baliatu da koreografoaren bihotz-bihotzean dagoenaz hitz egiteko.
“Itsas hegian hazia naiz, liluraturik, apar-bitsei beha, hango misterioak zulatu ezinik. Zer sakrifikatuko nuen, zer ikasiko, baldin eta patu gaizto batek sakonera hondargabeak ireki balizkit? Itsaso aldi berean ezagun eta irudimenezko horretantxe jartzen dute jokoan sirenek eta gizakiek beren patua”.
- Musika: Antonio Vivaldi, Arcangelo Corelli, Francesco Araia & Hermann Raupach
- Koreografia: Martin Harriague
- Koreografia laguntzailea: Shani Cohen
- Jantziak: Mieke Kockelkorn
- Jantzien elaborazioa: Véronique Murat, Nelly Geyres, Charlotte Margnoux
- Iluminazioa: Martin Harriague et Christian Grossard
- Dekorazioa: Frédéric Vadé
Dokumentuaren akzioak